GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kultura 2007-01-20
Willis Drummond rock taldeak «Anthology» diskoa kaleratu du
Baionako eta inguruetako musikariek osatzen dute Willis Drummond taldea. Hiru urtez lanean eta kontzertuak ematen ibili ondoren, lehen diskoa kaleratu dute, «Anthology». Rockaren estilo ezberdinak uztartzen dituzten musikari hauen arabera, konposizioak egiterakoan ez dute inolako mugarik jartzen. Gaur emango dute diskoa aurkezteko lehen kontzertua.

BAIONA

Willis Drummond izenburua aukeratu dute Baionatik eta inguruetatik datozen musikari gazte batzuek beren musika taldea izendatzeko. Xan, Jurgi, Pollux, Felix eta Rafak osatzen dute taldea, eta rockaren estilo ezberdinak uztartzen dituzten zortzi abestiz osaturiko diskoa kaleratu berri dute.

«Talde askoren eragina izan dugu», adierazi zuen Xan Bidegainek, eta beren diskoan orain arte egindako abesti onenak bildu zituztela argitu. Horregatik, hain zuzen, diskoa “Anthology” izendatzea erabaki du taldeak.

Taldearen izena eta diskoaren izenburua ingelesez badira ere, abesti guztiak euskaraz direla argitu nahi izan zuten kideek.

Jurgi Erkiza da, hain zuzen ere, egilea. Eta, kantuen errannahiaz galdetzerakoan, batzuk iritzi abestiak eta beste batzuk barne sentimenduei lotuak zirela argitu zuen. «Lehen diskoa egin nahi dugunaren isla da», esan zuen Xanek. Dagoeneko rocka nagusi bada ere, bluesa aedo beste motatako musikak jorratzeko gogoa ere bazutela esan zuten. «Konposizioetan ez dugu mugarik jartzen», adierazi zuen Xanek.

Bigarren diskoa bidean

Halere, Willis Drummond ez da musikariek sortutako musika talde bakarra.Xan eta Jurgi taldearen sortzaileak aurretik Berri Beltzak taldean ibiliak dira, eta noiztenka Los Cojonudos rock taldearekin aritzen dira.Rafa eta Pollux, berriz, Skunk taldean daude.

Amanita estudioetan grabaturiko lehen disko hori datozen aste eta hilabeteetan kontzertuen bidez aurkezteko asmoa zeukatela argitu zuten. Dagoeneko, lehenengo emanaldia gaur gauekoa izango da Donaixti-Ibarreko Bota gaztetxean, Eragin kolektiboaren alde. Diskoa, bestalde, Euskal Herri osora Elkarrek banatuko duela azaldu zuten.

Lehen lana grabatu eta kaleratu badu ere, Willis Drummond taldea datozen hilabeteetan bigarren disko baten grabaketan buru-belarri lanean hasteko asmotan dabil.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Arrieta y Ortega están ya en la prisión de Martutene, e Iker Frade seguía anoche retenido
Euskal Herria
«Grave politica de venganza»
Mundua
El temporal perdió fuerza al adentrarse en Rusia, tras causar unos 42 muertos
Jendartea
«Un análisis histórico de los desastres climáticos no dice que el clima vaya a peor»
Mundua
Muerto a tiros la conciencia del genocidio armenio
Euskal Herria
El TS espańol declara «terrorista» a la organización abertzale Segi
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss