Literaturari eta musikari buruzko topaketak, laster Koldo Mitxelenan
DONOSTIA
Donostiako Koldo Mitxelena Kulturuneak musikari eta literaturari buruzko jardunaldiak antolatu ditu “3 proposamen” izenburupean. Topaketak hilaren 23an, 24an eta 25ean izango dira, 19.30ean.
Asteartean, Madrilgo Cuentos y Cantos konpainia izango da Donostian, Bernardo Atxagak sortu “Obaba”ren interpretazio propioa emateko. Ikuskizunak “Cuentos de Obaba” du izena, eta euskal idazlearen obra birsortzen du. Miguel Angel Martinez Vela izango da aktore-kontalaria, eta Miguel Angel Nava Cuervo, musikaria.
Hilaren 24an, Cecil Day Lewisen “The Nabara” poema epikoa kaleratu berri dutela aprobetxatuko dute lana berriz ira- kurtzeko. Toni Strubel, Teresa Calo eta Felipe Barandiaranek egingo dute irakurketa; Francisco Herrero biolin-jotzaileak soinu hunkigarriak joko ditu.
Hilaren 25ean, berriz, Iñaki Salvador eta Javier Ruibal izango dira protagonista. Azken hori abeslari, gitarra-jotzaile eta konposatzaile andaluziarra da, eta Salvador, pianista, konposatzaile eta jazzlari gipuzkoarra.
|