GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Iritzia > Jo puntua 2007-01-20
Sonia Gonzalez - Idazlea
Lehorte gorria Euskal Herrian

Alarma guztiak piztu dituzte. Ez du euririk egiten eta elurrik ere ez da inondik ageri. Ez dago urik. Azken urteotako lehorterik txar eta gogorrena ei da oraingo hau. Guri ur korronte murrizketarik ez zaigula tokatuko esan dute, gure etxeetako txorrotetatik, momentuz behintzat, urak jausteari eutsiko diola esan dute.

Ur asko gastatzen ei dugu eta horrexegatik hemendik aurrera, «ura geure etxeetan ondo gestionatu beharko dugu», «Txorrota ahal dugun guztietan zarra- tu behar izango dugu»... haginak koka-kolaz garbitu beharko ditugu, dentisten pozerako.

Ez dago urik eta horregatik udaletan edateko urik ez dute metan duela egun batzuetatik kaleak garbitzeko edo landareak ureztatzeko. Hortxe agertzen ziren teleberrian kamioiak hiriko kaleetatik «Agua no potable» argi-argi albo batean idatzita. Harrigarria dena da momentura arte kaleetako zikinaren gainean garbi-ikuzia egiteko edateko ura erabili izana.

Bilbon ur asko gastatzen da. Hori bai, inork ez duena esaten da urik gehiena garraioan galtzen dela. Oker ez banago, ehuneko berrogeita hamarrera ere heltzen da bainurik ez hartzeko eskatzen digun udal horrexen ganorabakokeriagatik. Eta suposatzen dut Bilbon gertatzen den legez, beste herri asko eta askotan murrizteko eskatzen duten ur berdina ahurka galtzen dutela alperrik udalek, aldundiek eta gobernuek.

Oso momentu ona daukate azpiegitura gehiago eraikitzeko, ura leku batetik bestera garraiatzeko eta, bide batez, garraioan askoz gehiago galtzeko. Eta oso aukera ona daukate, era beran, gu uraren kontsumo moduaz ez ezik, diruz ere estutzeko. Uraren prezioa laster batean igoko dute eta prezioaz gain, zerga berriak ere asmatuko dizkigute. Kudeaketa eskasaren aurrean, bekatariok beti gara berdinok.

Lehortea dago Euskal Herrian, lehorte gorria. Urarenak momentu honetan, gainera, bost axola, lagunak berriro ere kartzelara bidaliko dituzten momentu honexetan, herrira joatean besterik ez dut pentsatzen. Tinbrea noiz joko ibiliko gara beste egun batean ere, agurrik ez esateko grinaz baina esan ahal izango dugun dudaz. Berdinetan jarraituko dugu oraindik ere, kohakzio eta mehatxuaren menpe ostera ere. Konpondu.net? Egin dezatela hausnarketa lehorte honetaz. Sikate latzagorik ez dago. -


Sonia Gonzalez - Idazlea - Artikulo gehiago [..+]
 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Arrieta y Ortega están ya en la prisión de Martutene, e Iker Frade seguía anoche retenido
Euskal Herria
«Grave politica de venganza»
Mundua
El temporal perdió fuerza al adentrarse en Rusia, tras causar unos 42 muertos
Jendartea
«Un análisis histórico de los desastres climáticos no dice que el clima vaya a peor»
Mundua
Muerto a tiros la conciencia del genocidio armenio
Euskal Herria
El TS español declara «terrorista» a la organización abertzale Segi
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss