GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2007-01-20
Nazio eraikuntzarako heziketa beharrak aztergai
·NGBk «Urratsez urrats Euskal Unibertsitatea» jardunaldiak hilaren 27an egingo ditu Martin Ugalde Parkean

ANDOAIN

«Nazio Beharren irizpidea kontuan hartuta heziketa beharrak zein diren zehaztu eta jada osatzen ari den aurreproiektuaren arlo akademikoari nazio ekarpena egitea» da heldu den hilaren 27rako Andoaingo Martin Ugalde Parkean Nazio Garapenaren Biltzarrak (NGB) antolatu dituen jardunaldien xedea, Jagoba Zulueta eta Eneko Compains NGBko kideek azaldu zutenez.

«Urratsez urrats Euskal Unibertsitatea» izenburupean 11.00etatik aurrera garatuko diren jardunaldietan, orain zazpi hilabete hasitako lanaren emaitza aurkeztuko dute. Orduan, nazio garapenerako behar diren heziketa-beharrak eta egun dauden hutsuneak ezagutze aldera, kirol hezkuntzaren, immigrazioaren edota ekologismoaren arloan nazio eraikuntzan jarduten diren hainbat eragiletako kideengana jo zuten.

Haiengandik jasotako proposamenak batu dituzte dokumentu batean. «Ekarpen xumea baina baliotsua da, horrelako saioa lehendabiziko aldiz egiten delako eta, batez ere, hezkuntzaz kanpoko pertsonak inplikatzea lortu delako», azaldu zuten. Jardunal-dietan hizpide izango dira azterketaren helburuaren kokapena, Euskal Herriko Unibertsitate esparruaren gaineko azalaren argazkia, azterketaren ondorioen aurkezpena eta Euskal Unibertsitatea sortzeko konpromisoen beharra. Jardunaldiak irekiak dira eta NGBko kideek herritar guztiei egin zieten parte hartzeko gonbita.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Arrieta y Ortega están ya en la prisión de Martutene, e Iker Frade seguía anoche retenido
Euskal Herria
«Grave politica de venganza»
Mundua
El temporal perdió fuerza al adentrarse en Rusia, tras causar unos 42 muertos
Jendartea
«Un análisis histórico de los desastres climáticos no dice que el clima vaya a peor»
Mundua
Muerto a tiros la conciencia del genocidio armenio
Euskal Herria
El TS español declara «terrorista» a la organización abertzale Segi
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss