GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2007-01-20
Lekarozen Sagardo Eguna eginda hasi da denboraldia Nafarroan

LEKAROZ

Garai batean, sagardoa baserri gehienetan egiten zuten Nafarroako herri askotan, baina ohitura hori galduz joan zen, eta sagardotegiei esker iraun du edari horren inguruko bestak. Sagarrondo gehiago landatu eta sagardoari bultzada emateko sortu zuten Nafarroako Sagardogileen Elkartea, eta urtero besta antolatuta hasten da denboraldia bertan.

Aurten, Lekaroz herriko ­Baztan­ Larraldea sagardotegian egin dute upeletako sagardoa dastatzeko bazkaria. Upelen aitzinean Sagar-dantza egin eta sagardogileen elkarteko kide batek ongietorria eman zuen. Iaz Lesakan izandako Sagardo Egunean Andoni Egañak egin bezala, lehenengo «txotx!»a Miguel Mindegia aizkolariak egin zuen atzo. «Ederra dago», izan zen bere epaia, eta ondoren beste kirolari batzuek segitu zuten sagardoa dastatzen, Otxandorena eta Goñi pilotariek eta Marta Mendia jauzilariak besteren artean. Bertsolariak ere han ziren, Manolo Arotzena, J.J. Zubieta «Etxabe», Juan Mari Lopez, Bittor Elizagoien eta Jon Elizetxe, baina horiek bazkarian indarrak hartu eta geroko utzi zuten saioa. Kirikoketaren eta txistularien saioaren ondoren hasi zen bazkaria.

GARArekin banatu zuten sagardoari buruzko gehigarrian Berueteko Txaseneko Borda elkartearen barruan dagoela esan arren, hortik kanpo dagoela zehaztu nahi izan dute.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Arrieta y Ortega están ya en la prisión de Martutene, e Iker Frade seguía anoche retenido
Euskal Herria
«Grave politica de venganza»
Mundua
El temporal perdió fuerza al adentrarse en Rusia, tras causar unos 42 muertos
Jendartea
«Un análisis histórico de los desastres climáticos no dice que el clima vaya a peor»
Mundua
Muerto a tiros la conciencia del genocidio armenio
Euskal Herria
El TS español declara «terrorista» a la organización abertzale Segi
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss