GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > TENIS 2007-01-20
- Australiako Irekia
Marat Safin errusiarra final- zortzirenetatik at geratu da
·Ezusteko nabarmenik gabe amaitu zen hirugarren kanporaketa

MELBOURNE

Australiako Irekiko azken jardunaldiak ez zuen ezusteko berezirik ekarri. Partida interesgarrienean, aldiz, Andy Roddick estatubatuarra Marat Safin tenislari errusiarrari gailendu zitzaion. Partida gorabeheratsu baten ostean, 2005eko irabazlea kanpoan geratu zen, 7-6, 2-6, 6-4 eta 7-6 galdu baitzuen.

Grand Slam-eko irabazle ohien arteko partida entretenigarri eta bitxia izan zen. Laugarren setean zeudelarik, tenislari errusiarrak, markagailua berdindu nahian, neurketa ezegonkortzen saiatu zen atzo, aurreko partidan Dudi Sela israeldarraren aurka egin zuen moduan.

Hala, partida eteteko behin eta berriz eskatu zuen Safin-ek, hezetasuna zela-eta pistako marrak irristakor zeudela esanda.

Baina nahia bete ezin eta raketarekin ia jo zuen aulkiko epailea, Pascal Maria frantsesa. Horrek, azkenean, europarrari kargu hartu zion, besterik gabe, eta neurketak bere horretan egin zuen aurrera. Azken tie break-ean Roddick-ek lasai ekin zion, eta ongi gainditu zuen Marat Safin.

Hurrengo norgehiagoka Mario Ancic-en aurka jokatuko du estatubatuarrak. Kroaziarrak Eslovakiako Dominik Hrbaty jipoitu zuen; 6-3, 6-2 eta 6-1 izan zen emaitza.

Gainerako neurketak

Hirugarren kanporaketako osterantzeko neurketek hasieran uste bezalako emaitzak ekarri zituzten.

Esaterako, Estatu frantseseko tenislarien arteko leihan, Richard Gasquest hemezortzigarren serieburuak Gael Monfils erkidea menderatu zuen 6-0, 4-6, 7-5 eta 6-3. Alabaina, eskumuturrean min hartu zuen, baina Tommy Robredoren aurka jokatu ahal izango du. Robredok Estatu Batuetako Sam Querrey gainditu zuen 6-4, 6-7, 6-2 eta 6-1 emaitzarekin.

Emakumeen artean ere ez zen inolako ezustekorik izan. Hala, iazko irabazle Amelie Mauresmok oso erraz irabazi zion Eva Birnerova txekiarrari, 6-3 eta 6-1. Gainerako serieburuek ere aurrera egin zuten; hala nola, Errusiako Svetlana Kuznetsova ­hirugarrena­ eta Elena Dementievak ­zazpigarrena­, Txekiar Errepublikako Nicole Vaidisovak ­hamargarrena­ baita hamaikagarren serieburu Serbiako Jelena Jankovic-ek ere.



Jimmy Connors Australian da 30 urteren buruan
Roddick-en eta Safin-en arteko lehia borrokatuak beste protagonista bat izan zuen: Jimmy Connors txapeldun handi ohia. Azkenekoz Australian 1975ean izan zen, eta berak irabazi zuen irekia. 30 urte geroago, Roddick-en entrenatzailea da, baina ez zen aurreko partidan izan, emaztea zendu berri zaio-eta. Atzo, aldiz, bere mutilarekin zen berriro. -



Roger Federer-ek 32 partida irabazi ditu jarraian

MELBOURNE

Atzoko jardunaldian Roger Federer-ek beste garaipen bat eskuratu zuen. Jokalari suitzarra gaindiezina izan zen bere aurkari Mihail Younzhy errusiarrarentzat, eta 6-3, 6-3 eta 7-6 irabazi zion. Gaur egungo tenislari onena denak 32 neurketa daramatza jarraian galdu gabe. Hala, 2005ean ezarri zuen errekorra, 35 garaipen jarraian, gainditzeko bidean doa. Alde horretatik, 2006an irabazitako Australiako Irekia irabazteko bidean doa europarra.

Hurrengo kanporaketan, aldiz, ­final-zortzirenetakoa­ Novak Djokovic serbiarra izango du aurrean. Djokovic-ek Thailandiako Danai Udomchokeri irabazi zion; 6-3, 6-4, 5-7 eta 6-1 izan zen emaitza. Federer-en aurka jokatu behar duela-eta, «oso gogotsu» azaldu zen tenislari serbiarra.

«Federer da munduko onena eta, beraz, ez dut zer galdurik edukiko bere aurka jokatzen dudanean. Bera izango da faborito, baina irabazten saiatuko naiz», esan zuen Djokovic-ek.

Iritzi berekoa da Federer, baina ez dago barkatzeko. «Kontziente naiz ni izango naizela faborito, baina egia da Djokovic-entzat hauxe dela leku eta memento egokiena nire aurka irabazi eta ospetsu egiteko», adierazi zuen.

«Orain arte bi aldiz irabazi diot. Badakit, beraz, nola jokatu bere aurka berriro irabazteko», esan zuen Federer-ek.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Arrieta y Ortega están ya en la prisión de Martutene, e Iker Frade seguía anoche retenido
Euskal Herria
«Grave politica de venganza»
Mundua
El temporal perdió fuerza al adentrarse en Rusia, tras causar unos 42 muertos
Jendartea
«Un análisis histórico de los desastres climáticos no dice que el clima vaya a peor»
Mundua
Muerto a tiros la conciencia del genocidio armenio
Euskal Herria
El TS español declara «terrorista» a la organización abertzale Segi
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss