- European Challenge
Biarritzek Anoetarako bidea hartu nahi du
·Talde zuri-gorriak lehen faseko azkeneko partida jokatuko du bihar Northampton-en
BIARRITZ
Biarritzek bihar 15.00etan jokatuko du Northampton-en zelaian lehen faseko azkeneko norgehiagoka. Zuri-gorriak sailkapeneko lehen postuan daude, eta oso zaila izango da hortik kentzea.
Hori lor dezakeen bakarra gaur aurrean izango duen taldea da, bost puntuko tartea baitago bien artean. Orain arte talde zuri-gorriak Europan daraman bidea ikusita, ordea, ez dirudi gaur partida galdu, eta etxekoek puntu gehigarria lortuko dutenik, Biarritz bera baita biharkoa irabazteko ere faborito nagusia.
Lapurtarrek, final-laurdenetako txartela ia lortuta izan arren, asko dute bihar jokoan, multzoko lehen postua eta sailkatzen diren zortzien artean estreinako lehen lauretan geratzea baita helburua. Horrek final-laurdenak etxean jokatzeko aukera emango baitie. Ez da ahaztu behar final-laurdenak partida bakar batean erabakiko direla, eta etxean jokatzeak abantaila izaten du. Marcel Martinek, Biarritzeko presidenteak, aste honetan bertan jakinarazi du, helburua lortzen badute, asmoa berriro ere Anoetan jokatzea izango dela. Agilera berritu duten arren, Anoetan sartzen diren erdiak baino gutxiago sartzen baitira Biarritzen zelaian, eta azken urte hauetako festa egiten jarraitu nahi dute.
Azken orduko aldaketarik ez bada, bi taldeen hamabostekoak ere erabakita daude. Biarritzen honako hauek jokatuko dute: Dambielle, Bidabe,Gaitan, Masi, Bobo, Peyrelongue, Ychvili, Balan, August, Avril, Thion, Couzinet, Betsen, Harinordoki eta Lievremont. Noirot, Lecouls, Dellappe, Dridi, Dupuy, Marlu eta Padro, berriz, aulkian geratuko dira, partidan aukeraren bat izateko zain.
Northamptonek, Frankllins Gardens estadioan, honako hauek jarriko ditu: Kydd, Lamont, Cohen, Quinlan, Diffin, Spencer, Robinson, Budgon, Thompson, Berned, Gerrard, Shart, Tupai, Fox eta Browne. Norgehiagoka hori France 2 telebista kateak zuzen-zuzenean emango du.
|