GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Iritzia > Txokotik 2006-03-20
Mikel Aramendi
Halabja

Metafora balio lazgarria behintzat aitortu beharko diogu gertaerari. Oso modu berezian ‘ospatu’ da Halabjan 1988ko martxoaren 15tik 19ra bitartean 7.000 biztanle kurdu gas pozoitsuekin itota hil zituen erasoaren hamazortzigarren urteurrena: pare bat mila manifestarik, gertaera hura gogorarazteko eraikitako monumentua suntsitu egin dute, bulego ofizialen batzuekin batera. Halakoen errepresioan, hamalau urteko gaztetxo bat hil eta beste hainbat zauritu zituzten polizia indarrek. Kurduak hauek, manifestariak bezalaxe, noski.

Gertaeren berri eman duten hedabide bakanek (aginte kurduaren peko peshmergek, hiria isolatu eta bertan jasotako irudiak konfiskatzen saiatu dira) adierazi dutenez, sarraski hartako biktimentzat jaso bai baina haienganaino inoiz heldu ez diren laguntzen ebaspenak sutu du matxinatuen haserrea. Seguruenik, halaxe izanen da. Ez da lehen aldia izango, ezta ere azkena, salgai edota amu bezala erabiliak izan ondoren, jazoera izugarri baten bene-benetako biktimak ezertxo ere jaso gabe geratzen direla. Kontrakoa baino maizago gertatzen dela esango nuke.

Jende txiro sufritzailearen patu gaizto unibertsal honek berak baino sumindura latzagoa eragiten dit hala ere munduko izorratzaile dotoreen lotsagabekeria mugagabeak. Egun, edozein babok egiten dizu minutu erdian Saddam Husseinen aurkako hitzalditxoa, beti ere Halabjako izugarrikeria zuzenki edo zeharka aipatuz. Noski, horrelakoak egiten zituen tipoa agintetik kentzea guztiz bidezkoa dela azpimarratzeko. Horietako inork ez du gogoratzen, ordea, bere garaian, duela hamazortzi urte zer egin zuen bidegabekeria salatzeko. Ezertxo ere ez zuelako egin.

Halabjako erasoa gertatu zenean, mendebaldeko hedabide bakan batzuek baino ez zuten hilketaren berri eman, eta are bakanagoak izan ziren hura argitu eta zigortzea exijitu zuten ahotsak. Kurduen kausa apalarekin nola edo hala lotutakoek soilik ireki genuen ahoa. Luzaro (2003ko inbasioaren bezpera arte), Estatu Batuetako informazio zerbitzuek Saddamen propagandarekin bat egin zuten, erasoaren erantzukizuna irandarren juzgu egiterakoan. Ez zen, haatik, hutsegite inozoa inondik ere: erasoan erabilitako gasak ez ezik erasotzaileen erretagoardiako aholkulari militarrak estatubatuarrak ziren.

Hein batean, bakoitzak bere lekuan jarraitzen duela esan liteke, beraz. -


Mikel Aramendi - Artikulo gehiago [..+]
 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Fallecen cuatro personas en un incendio en Puiu
Euskal Herria
«Es difícil buscar un calificativo que defina la actitud de la Ertzaintza»
Mundua
La oposición bielorrusa protesta en la calle por la «fraudulenta» victoria de Lukashenko
Kirolak
Irujo y Eulate se hacen con la txapela
Kirolak
Un gran paso en el momento oportuno
Kirolak
Encantados de volver a encontrarse
Kirolak
Récord de triunfos con juego arrollador
Euskal Herria
Conde-Pumpido insiste en sus críticas contra el juez Grande-Marlaska
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea