Urkulluk bere alderdikide Imazen eta Rajoyren arteko bilkura baieztatu du
EAJren aldetik etorri zen atzo Josu Jon Imazen eta Mariano Rajoyren bilkuraren baieztapen ofiziala. Iñigo Urkulluk elkarrizketa batean eman zuen horren berri, eta bide batez berretsi egin zuen PPrekin ezezik, beste alderdi politikoekin ere elkarrizketatzeko borondateari eutsiko diola. EAEko PP, dena den, «inmobilismoan» ikusten du.
BILBO
EBBko bozeramale jeltzale Iñigo Urkulluk atzo baieztatu egin zuen bere alderdiko buru Josu Jon Imazek bilera izan zuela orain gutxi PPko agintari Mariano Rajoyrekin. Hori hala, berretsi egin zuen PPrekin, zein gainontzeko alderdiekin, elkarrizketatzeko borondatean sakontzen jarraituko dutela.Atzo “Radio Nacional”i emandako elkarrizketa batean, Urkulluk esan zuen aipatutako bilkura EAJren baitan ez dela kontu sekretua izan, eta horren harira ziurtatu zuen EAEko PPren jarrerak harritu egin dituela. «Bere alderdiko eremu estataleko presidentea EAJrekin hitz egiteko prest egoteak asko mindu duela dirudi», esan du. Alegia, aurreko ostegunean, prentsa ohar baten bitartez, eta bilkura baieztatu eta ezeztatu gabe gainera, EAEko PPk esan zuen egun ez daudela baldintzak PPk EAJrekin «elkarrizketa politikoa» izateko, haren xedea autodeterminazioa baita, eta ez, ordea, «terrorismoaren porrota». «Ohar horretan ikusi dugu EuskalHerriko PPko presidentea oraindik ere eztabaida gaitasunak ernegatzen duela, eta, bereziki, EAJrekin izan daitekeen elkarrizketa gaitasunak, EAJk autodeterminazioa aldarrikatzen duelako», gaitzetsi zuen atzo Urkulluk.
Aurrekariez galdezka Hala, María San Gil agintariari itaun zion ea uste duen EAJk uko egin ziela «burujabetasun nazionala» errekuperatzeko bere printzipioei, 1996an Gobernu espainoleko presidente gisa Aznarren inbestidura babestu zuenean.
EAJko kidearentzat, hain zuzen, EAEko PPk «inmobilismoan» jarraitzen du. «Sentsibilitate politikoen arteko elkarrizketa borondatetik erabat bakartuta gelditu da», esan du.Nolanahi ere, bi alderdien arteko harremanek onera egitea espero duen itaunduta, Urkulluk esan zuen beharrezkoa dela «konfiantza esparruei» ekitea. Hala, berretsi zuen alderdi guztien arteko elkarrizketa defendatzen duela EAJk, eta beraz, «borondate horretan sakonduko» dutela ere azaldu zuen atzoko elkarrizketan. «Baina horretarako beste aldeek borondatea izatea ere behar da. Uste dugu PPko presidenteak argi esan duela ez daudela baldintzak gure helburuei buruzko eztabaida politikorako. Gure ustez, xede horiek erantzuten diete euskal gizartearen nahi nagusiari, baina ezinbestekoa da alderdi politikoen artean hitz egitea. Guk horretan jarraituko dugu guztiekin», nabarmendu zuen gero Iñigo Urkulluk.
El PNV aboga por el pronunciamiento social, pero sólo contra ETA
BILBO Iñigo Urkullu advirtió ayer de que si no se producen a-vances en el primer semestre de este año, «cabe que la sociedad vasca tome las riendas con el acompañamiento de las sensibilidades políticas» y apostó por el pronunciamiento social de los ciudadanos «no sólo desde las manifestaciones». El dirigente jeltzale, sin embargo, limitó la idea del pronunciamiento social a una única y concreta reivindicación. Y es que, a su juicio, es la demanda del fin de la violencia de ETA la que tiene que ser una sensibilidad política y también «de cada uno de los ciudadanos». Consideró que «todavía» existe en la organización armada «un miedo al vértigo», si bien recalcó que «estamos a tiempo de que ETA dé el paso definitivo». A este respecto apuntó, además, que hay «límites temporales, con unos escenarios de elecciones en el próximo futuro».
|