GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Mundua 2006-03-20
Kaxmir da «Jihad humanitarioaren» azken arrakasta
Urrian izandako lurrikara ikaragarriak txikizioa eta negarra eraman zituen Kaxmirrera. Pakistango Armada bere hildakoak kontatzen hasi zenerako, Mendebaldeko potentziek «terro ristatzat» dituzten talde islamiarrek janaria, laguntza medikoa eta bestelako baliabideak eraman zizkieten kaltetuei.

MUZAFFARABAD

Burdin hesiak eta kalachnikov fusilak desagertu dira. Pakistango talde islamiarretako kideek Kaxmir urrian suntsitu zuen lurrikara ikaragarriak kaltetutako lagunen ondoan egiten dute lan. Haien «Jihad humanitarioa» txalotzen dute batzuek, baina ez guztiek.

Talde islamiarrek, baita Pakistanen ofizialki legez kanpo daudenek ere ­normalean, «terrorismoarekin» lotura dutelakoan­, lurrikarak eskaini zien aukera baliatu zuten haien irudia hobetzeko, agintarien jarrera aldatzeko eta herritarren esker ona jasotzeko. Iazko urriaren 8ko lurrikara gertatu bezain laster, Pakistango Armada artean bere hildakoak zenbatzen ari zenean, isil-isilik bertaratu ziren, zalaparta handirik gabe. Ia sei hilabete igaro direnean, ezinbesteko bihurtu dira. Garai bateko armak eta itxurak utzi eta herritarrengana hurbildu dira. «Lurrikara gertatu aurretik hemen ginen, fede islamiarra hedatzeko. Bulegoak, medikuak eta boluntarioak genituen», esan du Ghulamullah Azad JD Jamaat-ud-Dawa taldeak Kaxmirren duen eledunak, Muzaffarabad hiriko kanpaleku bateko erietxearen atarian. Talde hori Laskhar-e-Taibaren oinordekoa da, agintariek 2002an legez kanpo utzi zuen taldearena. «Herrialde osotik iritsi zaizkigu boluntarioak. Mila inguru izatera iritsi ginen ­gehitu du eledunak, bere bizar zuriaren erdian irribarrea ageri dela­. Guk banatzen dugu amerikarren laguntza. Hemen zirujau amerikar bat eduki genuen lanean. Armadarekin eta nazioarteko gobernuz kanpoko erakundeekin ditugun harremanak ezin hobeak dira. Guztiek onartzen gaituzte eta herritarrek entzun egiten dute guk esandakoa, eta eskerrak ematen dizkigute», azaldu du Ghulamullah Azad JDko eledunak.

Wali Alamek 50 urte besterik ez ditu, baina askoz ere zaharragoaren itxura du. Balakot hirikoa da, lurrikarak %95ean suntsitu zuenekoa. «Arratsalde- rako hemen ziren, janariak banatzen. Jainkoak bedeinka ditzala. Inoiz ez dut ahaztuko haien laguntza», esan du.

Al-Rashid fundazioa ere legez kanpokoa da, baina lanean ari da Kaxmirren. Mohamad Shafiqek zuzentzen ditu Muzaffarabadeko operazioak. Gogoan du Pakistango Gobernuak taldearen kontuak blokeatu zituela 2002an. Ondorioz, eskudirua besterik ez dute erabiltzen. «Herrialde osoan biltzen dugu dirua, eta gero hona ekartzen digute. Banketxeko kontuak erabiltzeko aukera izan bagenu, askoz ere laguntza gehiago emateko moduan izango ginateke», esan du Shafiqek.

Pareta batean NBE Nazio Batuen Erakundeak egin duen zerrenda dago: «Zer egin behar den eta non». «Kanpalekuetako kudeaketa» kapituluan ageri da fundazioa, oso leku onean. «Nazioarteko GKE guztiekin egiten dugu lan. Hiltzaileak ez garela ikusteko aukera izan dute. Ez dut esan nahi musulman guztiak onak direnik, baina argi dago Mendebaldean zabaldu den mezua, musulman guztiak terroristak garela alegia, gezur hutsa dela», esan du.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Fallecen cuatro personas en un incendio en Puiu
Euskal Herria
«Es difícil buscar un calificativo que defina la actitud de la Ertzaintza»
Mundua
La oposición bielorrusa protesta en la calle por la «fraudulenta» victoria de Lukashenko
Kirolak
Irujo y Eulate se hacen con la txapela
Kirolak
Un gran paso en el momento oportuno
Kirolak
Encantados de volver a encontrarse
Kirolak
Récord de triunfos con juego arrollador
Euskal Herria
Conde-Pumpido insiste en sus críticas contra el juez Grande-Marlaska
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea