- Berezkoak
Idiartek eta Ezkurrak erraz gainditu dute kanporaketa
IDIAT-EZKURRA II
40 IBARROLA-DERMIT 21
DONAPALEU
Idiartek eta Ezkurra II.ak ez zuten hutsik egin, eta Binakako Txapelketako lehen kanporaketa gainditzeko ez zuten izan aparteko arazorik. Ibarrolak eta Jean Claude Dermitek estreinako bi kintzetan bakarrik eutsi zieten, hortik aurrera irabazleak jaun eta jabe izan baitziren.Idiart izan zen partidako onena. Bakarkakoan erakutsi zuen bezalaxe, jaun eta jabe izan zen, eta, bai aurrean, baita atzean ere, denak mederatu zituen. Gero, Ezkurra II.a ere bikain aritu zen. Bakarkako txapeldunak maila handia du, eta atzokoan ederki lagundu zion bere aurrelariari garaipen erraza lortzeko. Gaur final-laurdenetako beste hiru norgehiagoka jokatuko dituzte Donibane Garaziko Garat trinketean, 15.00etan hasita. Aranburu-Maite Muskarditz-Etxetoren aurka neurtuko dira, Larretxea-Kurutxari Sorhuet-Biscoubyren aurka, eta Etxeberri-Ozafrain, berriz, Ezkurra I-Istillarteren aurka.
|