- Txirrindularitza
Orbeak parte hartuko du Normandian sasoi puntua lortzeko apirilari begira
·Bigarren itzulia du Odriozolaren taldeak; baina hemendik aurrera egutegi zabala du
BILBO
Normandia Itzulia gaur hasiko da eta igandera arte lehiatuko dira txirrindulariak. Irteeran Orbea talde euskalduna izango da, denboraldiko bigarren lasterketan, hain zuzen ere. Abiatu baino lehen, Jon Odriozola zuzendariarekin mintzatu gara.Odriozolak argi du xedea. «Lehiatzeko aurkera ematea da helburua, etxean egon direnei eta gabezia hori dutenei. Valentzian eta Normandian garrantzitsuena da denek lehiatzea. Apiriletik aurrera egutegi zabalagoa izango dugu eta txirrindulariek eskakizun gehiago izango dute», esan du. Celis, Perez, Agirre, Melero, Mezo eta Zubero eraman ditu Odriozolak Normandiara. «Celis oso azkarra da eta hainbat aukera izango du. Mezorekin itxaropena dut. Besteek ere maila antzekoa dute. Hain zuzen, Alan aitzin etapara probatzera doa. Hark eta Josuk aukera polita dute», esan du. Normandian lehiatzeak bestelako onurak ditu. «Atzerrian parte hartzea ona da: bestela korritzen da, beste errepide batzuk dira, eta gure ildo nagusietakoa ikastea da», azaldu du. Beraz, sasoia eskuratzera eta ikastera doa Orbea Normandiara. Baina hirugarren helburua ere badu taldeak: irabaztea, hain justu. «Taldea topera irtengo da eta etapa bat erdiesten saiatuko gara», gehitu du.
Hiru egun lanean Lizarran
Orain arte Valentzia eta Normandia besterik ez dute izan. Horregatik, oñatiarra taldearekin bildu zen joan den astean Lizarran. «Entrenamendu gogorrak izan ziren. Lehenengo egunean mendiak landu genituen; bigarrenean, berriz, ordekan egin genuen jarduna, abanikoak eta taldekako erlojupekoa; eta hirugarrenean bakarkako erlojupekoa. Orokorra izan zen, ez zen lan oso zehatzik izan, egia esan. Arratibelek eta biok prestatu genituen saioak. Helburua lortu genuen; arlo horiek lantzea eta entrenamendu sendoak egitea», azaldu zuen. Apirilean eta maiatzean nahiko lan dute: Lizarra, Zornotza, Estatu Batuetan, Errioxa, Alcobendas edo Extremadura, Madril, Laudio, Euskal Bizikleta, Correios, Circuito, Naranco eta Asturias. «Lizarratik aurrera, Valentzian eta Normandian egindako lana nabaritu nahi dut eta maila txukuna ematea espero dut», adierazi du.
Los vascos Gaztañaga y Vázquez correrán con el Atom
U.I. BILBOJunto al Orbea, competirá también el Atom del guipuzcoano José María Iguiñiz, equipo afiliado a la Federación Colombiana y que cuenta con cinco vascos entre sus filas. Sus objetivos son similares a los de Odriozola. «Hay que tener en cuenta que es nuestro debut, salvo para algunos de los corredores colombianos. Aunque hemos trabajado muy bien en invierno, vamos a correr con gente con un ritmo de competición alto. Venimos a rodar un poco y si tenemos alguna oportunidad trataremos de aprovecharla». Los guipuzcoanos Gaztañaga, Vázquez, Ortega, Ibañez, Báez y Ramos forman el equipo. «La mayoría está bien, Ortega y Ibañez pueden tener un punto más», asegura Iguiñiz. El equipo tiene un buen calendario hasta mayo. «Estamos muy contentos», afirma. «Y no hemos cerrado más carreras porque lo que más me preocupaba era esa primer parte».
|