GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > HERRI KIROLAK 2006-03-20
- Urrezko Aizkora -
Rekondok ezustean irabazi dio Barberenari
·Leitzarrarekin batera, Otañok, Lasak eta Mugertzak ere aurrera egin dute

LEGORRETA

Rekondo, Mugertza, Lasa eta Otaño izan dira asteburu honetan Urrezko Aizkorako hurrengo kanporaketa jokatzeko txartela lortu duten aizkolariak. Ezusterik handiena Rekondo leitzarrak eman zuen Barberena bazterrean utzita.

Herenegun gauean Bakion Rekondok eta Mugertzak egin zuten aurrerako bidea, eta atzo Legorretan, Lasak eta Otañok. Bi egunetan, aizkolariek lan bera izan dute. Hasteko, 45 ontzakoa zutik moztu behar izan zuten. Ondoren, erlojuz kontra 45 ontzakoa, etzanda. Gero, 60 ontzakoarekin abiadura proba izan zuten, eta azkenik, lau kana-erdiko moztu behar izan zituzten.

Larunbatean Rekondok eman zuen ezustea Barberena menderatuta. 20 urteko leitzar gazteak etorkizun ikaragarria dauka, eta hirugarren kanporaketa gainditu zuen herenegun. Aurretik, Esnaola eta Rodriguez I.a utzi zituen bazterrean.

Leitzarra nagusi izan zen lehen hiru probetan. Zutikakoan, 1.13 izan zen haren denbora, eta 1.20 Barberenarena. Gero, erlojuz kontra, 50 segundotan bota zuen 45 ontzakoa, eta Beruetekoak minutu eta lau segundotan. 60 ontzakoa Rekondok 2.09n bota zuen, eta Barberenak lau segundo gehiago behar izan zituen. Saio luzean, 10.38 izan zen Beruetekoaren denbora, eta Leitzakoarena, berriz, 10.44. Guztira, 14.58 izan zen Rekondoren denbora, eta 15.15 Barberenarena.

Zutikakoan, erabaki

Fausto Mugertzak, berriz, ez zuen izan aparteko eragozpenik Zubiaga menderatzeko. Zutikakoa 1.48n amaitu zuen mutrikuarrak, eta 2.33n arabarrak, eta hortxe ia erabakita utzi zuen kanporaketa. Erlojuz kontrakoan, 58 segundo behar izan zituen gipuzkoarrak, eta sei segundo gehiago behar izan zituen Arabako txapeldunak. 60 ontzakoarekin ere Mutrikukoa hobea izan zen. 2.29an bota zuen enborra, eta 3.07n bere aurkariak. Lan luzean ere Mugertza izan zen onena. 10.11 izan zen bere denbora, eta 10.38 Zubiagarena. 15.22 izan zen Mugertzaren azkeneko denbora, eta 17.23, berriz, Zubiagarena.

Legorretan atzo jokatu zuten saioak ikusmin handia piztu zuen. Pasa den astean Patxi Mindegiak egindako lanak jendearen ikusmina piztu zuen, baita Lasak eta Otañok ere, bi horiek elkarrekin bikoa osatuz Olasagastiren aurkako apustua baitute hemendik hiru astera. Gainera, Lasa bere herrian aritu zen. Akaso ezustea herrikoak eman zuen, Erdozia mendean hartu baitzuen. Etxarrikoa Lehen Mailan dago, baina atzo Lasa baino gutxiago izan zen, eta bai berak, baita Otañok ere, ongi prestatuta daudela erakutsi zuten. Lehenengo Mindegia eta Otañoren arteko dema izan zen. Zubietakoak ez zuen pasa den asteko freskura izan, eta garbi geratu zen lan luzerako oraindik kilo gehiegi dituela.

Lan laburretan aurretik izan zen, baina lan luzea luzeegia egin zitzaion, nahiz eta lau kana-erdiko bakarrik ziren. Zutikako enborrean, gainera, arazo bat izan zuten bi aizkolariek. Elkarrengandik gertuegi zeuden enborrak, eta elkar ukitu egin zuten, eta hor okerren Otaño suertatu zen, ipurdian aizkorarekin ukitu baitzion Mindegiak. Urratu txiki bat egin zion, baina garrantzi handiegirik gabekoa. Azkenean ez zen ezer gertatu, baina hurrengorako antolatzaileek enborrak tarte handiagorekin jarri beharko dituzte, horrelako arazorik ez sortzeko, eta horrelako sustorik berriro inork ez izateko, azkenean bi aizkolariek hartu baitzuten sustorik handiena.

Zutikakoan, 1.23 izan zen Mindegiaren denbora, eta 1.37 Otañorena. Erlojuz kontrakoan, 55 segundotan bota zuen Zubietakoak, eta minutu batean Ibarrakoak. 60 ontzakoa 2.26en amaitu zuen Patxik, eta 2.30n Unaik. Lau kana-erdikoetan Otañok oso erraz irabazi zuen, Atzetik zihoan ordura arte, baina aldeak erraz gainditu zituen. 9.55 izan zen haren denbora, eta 13.20 Mindegiarena. 15.02 izan zen Otañoren azkeneko denbora, eta 18.04 Mindegiarena.

Lasak, berriz, alde guztietan menderatu zuen Erdozia. Zutikakoan, 1.15 izan zen bere denbora, eta 1.31 Etxarrikoarena. Erlojuz kontrakoan, 49 segundotan bota zuen enborra legorretakoak, eta segundo bat gehiagotan Erdoziak. 60 ontzakoa 2.43n moztu zuen etxekoak, eta 3.04n Erdoziak. Lau kana-erdiko mozten, berriz, 9 minutu eta 39 segundo behar izan zituen Lasak eta 11.31 Erdoziak. 14.16 izan zen Lasaren azkeneko denbora, eta 16.55 Erdoziarena.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Fallecen cuatro personas en un incendio en Puiu
Euskal Herria
«Es difícil buscar un calificativo que defina la actitud de la Ertzaintza»
Mundua
La oposición bielorrusa protesta en la calle por la «fraudulenta» victoria de Lukashenko
Kirolak
Irujo y Eulate se hacen con la txapela
Kirolak
Un gran paso en el momento oportuno
Kirolak
Encantados de volver a encontrarse
Kirolak
Récord de triunfos con juego arrollador
Euskal Herria
Conde-Pumpido insiste en sus críticas contra el juez Grande-Marlaska
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea