Kartzelaratzeak ekiditea eskatu dio Adamsek Zapaterori
Arnaldo Otegi, Juan Joxe Petrikorena eta Juan Mari Olano kartzelatu dituztela-eta Sinn Feineko buruak beste gutun bat igorri berri dio Zapaterori. Halakoak «gatazka konpontzeko logikaren kontra» doazela esan, eta auzia ahalik eta azkarrena konpontzeko «behar diren eraginak» erabiltzeko eskatu dio.
BELFAST
Sinn Feineko presidente eta parlamentari Gerry Adamsek eskutitz bat helarazi berri dio egunotan Jose Luis Rodriguez Zapaterori. Idatzian, hain zuzen ere, Arnaldo Otegi, Juan Joxe Petrikorena eta Juan Mari Olano giltzapean jarraitzeak «egoera okertu» dezakeela gogorarazten dio, eta hala, auzia ahal bezain azkar konpon dadin, behar diren «eraginak» erabil ditzala eskatu dio presidente espainolari.Adamsek honako hau jakinarazi zuen eskutitzaren inguruan: «Zapatero presidenteari idatzi diot aste honetan, Espainiako gorte gorenak Batasuneko hiru kide atxilotzeak sortzen didan ardura handia nabarmentzeko». Adamsek adierazi zuenaren arabera, “El Pais” egunkari espainoleko kazetari John Carlinekin aurreko igandean egindako elkarrizketan berak Zapate- roren «borondate ona» aipatu nahi izan zuen erakunde armatuak iragan martxoaren 22an iragarritako ekintza armatuen etenaldi iraunkorraz. Horrelako prozesu batek aurrera egin ahal izateko ausarta eta irudimen handikoa izan behar dela nabarmendu zuen zehazki agintari irlandarrak, eta hauxe gaineratu zuen horren segidan: «Gobernuek dute erantzukizun handiena bakerako aukerek aurrera egin dezaten, gaur egun sortuak diren aukerek». Gaur egungo egoerari dagokionez, Arnaldo Otegi eta beste bi kide atxilotzeak, bai eta ezker abertzalearen kontra egiten ari diren epaiak gatazka konpontzeko logikaren kontra doazela gogorarazi dio, bide batez, Adamsek agintari espainolari igorritako eskutitzean.
«Irlandako gizartearen gogoa» «Zapatero jaunari helarazi nion, gainera, Irlandako gizarteak gogo handia duela euskal gatazka era demokratikoan eta elkarrizketaren bidez konpon dadin», zehaztu zuen Sinn Feineko buruak, eta hauxe erantsi zion ondoren horri: «Bake prozesu esanguratsu eta erreal bat bultza dezan bere eskuetan dagoen guztia egiteko eskatu diot». Oro har, Euskal Herrian gatazka konpontzeko eta bake prozesua aurrera eramateko Batasuneko hainbat agintari «beharrezkoak» direla uste du Adamsek, eta horiek hala, haiek atxilotzeak eta kasu honetan, kartzelatzeak ez duela horretan laguntzen ohartarazi zuen. Hori guztia kontuan hartuta, mezu garbia helarazi zion Madrilgo Gobernuko agintariari. Irlandarrak zehaztu zuenez, honako hau adierazi zion bidalitako idatzian: «Behar diren eraginak erabil ditzala eskatu diot Rodriguez Zapatero presidenteari gai hau ahal bezain azkar konpon dadin».
Ibarretxe: «Aita Santuaren laguntza handia izan da»
GARA
GASTEIZ Bezperan Gobernu espainolak egin bezalaxe, Juan Jose Ibarretxe lehendakariak ere nabarmendu zuen Benedicto XVI.a aita santuak Euskal Herriko bake prozesuaz esandakoa «oso laguntza handia» izan zela. Hagako Nazioarteko Justizia Gorteko ordezkariei harrera egin zien atzo Ibarretxek. Hain zuzen, gorte horretako Rosalyn Higgins presidentea buru zutela izan ziren horiek Gasteizen, bertako Udalak «Francisco de Vitoria» domina eskaini baitzion Auzitegiari. Magistratuei harrera egitean, lehendakariak gogorarazi zuen Benedicto XVI.ak bakea sendotzeko denek lan egin dezatela eskatu zuela, baita hori lortzeko «oztopo oro» gaindi daitezela ere. «Oso ekarpen handia da, bakea itzulezina izan dadin saiatu eta etorkizunerako akordio politikoak sortzera animatzen gaitu», esan zuen Ibarretxek. Bide horretan «itxaropentsu» agertu zen, Higginsek gero egin zuen moduan. Bide batez, Hagako Gortearen jarduna goratu zuen lehendakariak. ERC a Zapatero: «La izquierda abertzale debe
participar en las elecciones»
Tras entrevistarse durante hora y media en La Moncloa con Rodríguez Zapatero, el secretario general de ERC, Joan Puigcercós, explicó que «hemos trasladado nuestra predisposición a respaldar toda iniciativa de paz que emprenda el Gobierno, y estaremos a su lado». De todos modos, ERC sí trasmitió al presidente la necesidad de que Batasuna participe en los comicios municipales de 2007. «Toda la izquierda abertzale necesita poder participar en los diferentes procesos electorales. ERC votó en contra de la Ley de Partidos, y ahora creemos que es el momento. No hemos llegado a concretar si hay que modificarlo, pero lo que importa es el fin; que, en ausencia de violencia, puedan participar libremente en los procesos políticos», resaltó. -
|