GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-04-07
«Modu positiboan baloratzen ditugu mobilizazioak»
Aste osoan zehar mobilizazioak egin ostean, atzo izan zen egun nagusia. Euskal Herri osoko ikasleak beren eskubideen aldeko borroka egiteko mobilizatu ziren. IAk deialdiaren jarraipena modu positiboan baloratu zuen, manifestazioek lurralde guztietan jarraipen handia izan baitzuten.

BILBO

Euskal Herriko ikasleak kalera atera ziren atzo eurenak diren 9 eskubideak aldarrikatzeko. Mobilizazioak Bizkaian, Gipuzkoan, Nafarroan, Lapurdin eta Araban egin zituzten, bai hiriburuetan baita zenbait herritan ere, eta, arratsalde partean, «modu positiboan» baloratu zuten eguna, eskualdeka egin ziren gauza ezberdinengatik.

«Bolognaren aurka egin genuen manifestazioa jendetsuagoa izan zen arren, ikasle eskubideen gaia kalean egon da ordu batzuetan, eta hori positiboki baloratu beharra dago», esan zuten ikasleek atzoko ekintzen azkeneko balorazioa egin zutenean.

Hala eta guztiz ere, hainbat ikasle izan ziren euren eskubideen defentsan atera zirenak, IAk jakinarazi zuenez, orotara, Gasteizen eta Bilbon 600 atera ziren kalera, Iruñean 500 eta Donostian 550.

Euskal Herriko campusak izan ziren atzoko aldarrikapenaren protagonistetariko batzuk. Gasteizko fakultateetan lanuzteetara deitu zuten 11.00etatik aurrera. Donostiako Ibaeta campusean, egun hauetan zehar egin duten kanpaldia desmuntatu zuten, eta, ondoren, 120 kidek Ibaetatik Bulebarrerainoko ibilbidea egin zuten eskubideak aldarrikatzen. Bizkaian 150 ikasle atera ziren kalera Leioako campusean. Azkenik, Nafarroako Unibertsitate Publikoan 200-250 bat ikaslek burrunba egin zuten.

Mobilizazio horien guztien helburua «Euskal Herrian ikasteko eskubidea aldarrikatzea» bazen ere, azken egunetako dinamika jarraituz, CPE lan kontratua deritzona salatzea erabaki zuten Lapurdiko ikasleek, eta Baionako campusean lan kontratu frantsesaren aurka mobilizatu ziren.

Dena den, aldarrikapenak ez ziren soilik unibertsitateetan egin, Euskal Herriko hainbat institutu eta ikastetxetan ere lanuzteak eta kontzentrazioak egin zituzten.

9 eskubideak

Atzoko mobilizazioekin IAk eskatu zuen euskal ikasleei eurenak diren 9 eskubideak emateko. Hezkuntzarako eskubidea da zerrendaren lehenengo eskaera. Horrekin eskatzen dutena da «numerus clausus desagertzea» eta inongo muga ekonomiko, administratibo, politiko edo sozialik ez izatea hezkuntza hautatzean. Hizkuntza eskubidea da aurrekoari jarraitzen diona, «eskolak ez duelako euskalduntzen eta ikasleen bi herenak euskaldundu gabe ateratzen direlako eskolatik».

Kultura eskubideei dagokienez, ikasleek Euskal Herriko edukirik jasotzen ez dutela salatu zuten, «testuliburu eta argitaletxe arrotzez josiak daudelako ikastetxeak». Horregatik, Euskal Herrian ikasteko eskubidea aitortzeko eskatu zuten: «Hezkuntzarako eskubidea eta hizkuntza eskubideak urratzen direlako ikasleak atzerrian ikasi behar badu».

Era berean, Hezkuntza prozesuan subjektu izateko eskubidea aldarrikatu zuten, euren ustez, azterketa eta kalifikazioek «ikasleriaren sailkapen bidegabe bat egiten dutelako».

Hezkidetza eskubidea ez zuten alde batera utzi, gizonezko eta emakumezkoen arteko parekidetasuna bermatzeko bitartekoak jarri behar direlako. Ikas baldintza duinetan ikasteko eskubidea ere aipatu zuten, eta, batez ere, gazteek ikasketen kostuekin dituzten arazo ekonomikoak nabarmendu zituzten. Ikasleen eskubide demokratikoak eta kolektibo gisa jarduteko dituzten eskubideak izan ziren zerrendaren azkeneko biak.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Administrazioek, euskaran, gutxiegi
Jendartea
La cuna del santo vasco acoge a reyes y obispos
Jendartea
«Modu positiboan baloratzen ditugu mobilizazioak»
Euskal Herria
Batasuna verifica la actuación «saboteadora» del PSOE
Euskal Herria
Segovia, 30 años desde la evasión que dio impulso renovado a la amnistía
Ekonomia
La muerte de dos trabajadores eleva a quince los accidentes mortales en 2006
Mundua
Londres y Dublín ponen un límite temporal al veto unionista al Ejecutivo norirlandés
Kirolak
El Baskonia acerca la utopía
Kirolak
Freire frena en Gasteiz el ímpetu de Samuel
Euskal Herria
Behatokia valora que vulnerar los derechos lingüísticos «sale barato»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea