HERRI KIROLAK Jexuxmari LASA | Aizkolaria «Guri irabazi behar baldin badigu, oso erritmo bizia jarri beharko du» Jexuxmari Lasa eta Unai Otaño prest eta gogotsu daude igande eguerdian Tolosako zezen-plazan Joxemari Olasagastiren aurka neurtzeko. Zaleek igeldoarra jotzen dute faborito, baina Lasak garbi utzi du oso ezberdina dela bi aritu edo bakarra aritu, eta haiei irabazi behar baldin badie, oso erritmo bizia jarri beharko omen du. Hori bai, bi aizkolari gazte hauek uste osoa dute beren buruengan.