GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > CICLISMO 2006-04-07
Miguel Madariaga: "Apirila da Samuelen hilabete onena"

GASTEIZ

Samuel Sanchez Euskaltel-Euskadi taldeko asturiarrak bi etapa garaipen, atzoko bigarren postua eta jertsei horia soinean dituela ikusita, Miguel Madariaga talde laranjako zuzendari nagusia ohi baino lasaiago eta pozarren mintzatu zen atzoko etaparen ostean. «Gaurko etapa ­atzokoa­ laugarrena izan da, eta ikusten da jendearen indarrak beherantz doazela. Hala ere, Samuel oso ongi dago eta helmugara indarrez gainezka iristen da. Gero, taldeko lanak arazorik gabe eraman du eta helmugan ongi kokatu da Freireren atzetik. Horregatik amaitu du Gasteizen bigarren», adierazi zuen.

Hala ere, zuzendari bizkaitarra ez zegoen harrituta Sanchezen gorputzaldi aparta ikusita. «Hauxe da Samuelen hilabetea. Apirila. Bere helburua apirileko klasika handiak ­Amstel Gold Race, Flecha eta Lieja­ dira, eta horregatik ez du igandean Zornotzako proban parte hartuko. Klasika handi horiek prestatuko ditu, han zerbait egiteko asmoa baitugu biok. Egon behar duen moduan dago Samuel», iritzi zion Miguel Madariagak.

Bestalde, asturiarrak itzulia irabazteko dituen aukeren eta talde laranja egiten ari den lanaren gainean itxaropena eta kezka aipatu zituen aldi berean. «Samuelek irabaz dezake Euskal Herriko Itzulia, baina gauzek beren bidetik joan beharko dute horretarako. Biharko etapa ­gaurkoa­ oso konplikatua da. Azken etapetan taldea lan handia egiten ari da, eta baliteke Samueli gehiago lagundu ezin izatea eta liderra talderik gabe geratzea. Hori da gure beldurrik handiena. Larunbatera buruan iristen bada, baliteke orduan itzulia disputatzea», esan zuen.

Liberty Würth taldeko Alberto Contadorrek, aldiz, zera esan zuen: «Lastima izan da Aitor Osa galtzea». «Nik neuk erlojupekora orain gauden moduan iristeagatik sinatuko nuke. Erlojupeko zaila da eta ongi datorkit», aitortu zuen.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Administrazioek, euskaran, gutxiegi
Jendartea
La cuna del santo vasco acoge a reyes y obispos
Jendartea
«Modu positiboan baloratzen ditugu mobilizazioak»
Euskal Herria
Batasuna verifica la actuación «saboteadora» del PSOE
Euskal Herria
Segovia, 30 años desde la evasión que dio impulso renovado a la amnistía
Ekonomia
La muerte de dos trabajadores eleva a quince los accidentes mortales en 2006
Mundua
Londres y Dublín ponen un límite temporal al veto unionista al Ejecutivo norirlandés
Kirolak
El Baskonia acerca la utopía
Kirolak
Freire frena en Gasteiz el ímpetu de Samuel
Euskal Herria
Behatokia valora que vulnerar los derechos lingüísticos «sale barato»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea