Behatokia valora que vulnerar los derechos lingüísticos «sale barato»
·El informe 2005 recoge 813 casos de todos los ámbitos administrativos del país
Vulnerar los derechos lingüísticos en toda Euskal Herria «sale barato» y defenderlos «sale caro». Con esta frase resume Behatokia, el Observatorio de Derechos Lingüísticos, su balance de 2005, realizado a través de las denuncias recogidas en el Teléfono del Euskara. Behatokia solicitará reuniones con instituciones públicas y privadas en las próximas semanas para abordar este asunto.
GASTEIZ
Hizkuntz Eskubideen Behatokiak duela urtebete hizkuntza eskubideen gaineko txostena aurkeztu zuenean, esaldi bat erabili zuen haren ondorioak laburbiltzeko: «Egoera bat, hamaika ondorio». Hamabi hilabete geroago, Paul Bilbao Be- hatokiko zuzendariak honako esaldia erabili zuen 2005. urteari dagokion txostenaren emaitza agertzeko: «Euskara erabili nahi izatea garestia da; hizkuntza-eskubideak urratzea, merkea». Baieztapen hori egiteko adibideak ez zitzaizkion falta izan Gasteizen egindako agerraldian.Bilbaorekin batera, Xabier Mendiguren Behatokiko lehendakari eta Kontseiluko idazkari nagusiak eta Arantza Haranburu Behatokiko kudeatzaileak hartu zuten hitza txostenaren datuak eta ondorioak hedabideei azaltzeko. Mendigurenek gogorarazi zuen Kontseiluaren ekimenez sortu zutenetik, Behatokiak diagnosia argitaratzen duen bosgarren urtea dela, eta urteotako ibilbideari erreparatuz, oraindik hizkuntza-eskubideak behin eta berriro urratzea «larria» dela salatu zuen. Izan ere, Bilbaok salatu zuen, aurreko urteetan gertatu legez, ez dutela hartu oinarrizko eskubideak bermatzeko neurririk, eta gaineratu zuen, bide horretan jarraituz gero, hizkuntza-eskubideen bermeak ez duela inoiz aurrera egingo.
«Inolako kosturik ez»
Eskubideak urratzea «merkea» dela esan zuen Behatokiko zuzendariak, eta horren adibide legez aipatu zuen Ipar Euskal Herrian, Estatu frantsesak euskara «aitortu» ere ez duela egiten, eta horrek ez diola «inolako kosturik eragiten nazioartean».«Paradoxikoa da Europar Batasunean sartu nahi duten herrialdeei bertako hizkuntza komunitateak aitortzeko eskatzea, eta urteetan Europar Batasuneko kide izan diren estatuek eta halako jarrerarik hartu ez dutenek inolako ondoriorik ez izatea», gaineratu zuen. Nafarroako egoera ere aipatu zuen Bilbaok, eta azaldu zuen bertako ordenamendu juridikoaren arabera, «nafarren erdia legez eskubide gabeturik» daudela. «Eta horrek ere ez dio inolako ondoriorik eragiten Nafarroako Gobernuari», esan zuen. Herrialde horretako zenbait eremutan legeak eskubide batzuk aitortzen dituela adierazi ostean, lege horiek ere urratzen direla gaitzetsi zuen, eta, besteren artean, Miguel Sanzek zuzentzen duen Kabineteak ez diela kasu egiten berak sortutako Arartekoaren gomendioei.
«Naturalizatu egin da urraketa»
Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako erakundeei dagokienez, Bilbaok esan zuen urteak aurrera joan ahala «hizkuntza-eskubideen urraketa naturalizatu» egin dela, eta ezarritako legeak «inpunitate osoz» urratzen direla.«Txanponaren beste aurpegiaz» ere aritu zen Behatokiko burua, eta euskaldunek bere hizkuntza erabiltzeagatik kal- teak izaten dituztela. «Euskaldunak hizkuntza erabiltzen saiatzen dira; kontua da ez zaiela eskubide hori bermatzen», adierazi zuen. Horiek hala, nabarmendu zuen herritar asko zerbitzurik gabe geratu direla zerbitzu horiek euskaraz jaso nahi izateagatik; beste batzuei eskariak atzera bota dizkietela euskarazko idatziak aurkezteagatik; askok lau hilabete arteko atzerapenak izan dituztela, eta guz- tietan larriena: euskara erabili nahi duten herritarrak bereizten dituzte. Oroitarazi zuen, alde horretatik, Giza Eskubideen Deklarazio Unibertsalak ez duela onartzen hizkuntzagatik bereiztea. «Zorritxarrez, Euskal Herrian hizkuntzagatik bereiztea oso normala da», deitoratu zuen. Edonola ere, Behatokiaren iritzirako, badago pozteko arrazoirik, eta horren adibide gisa aipatu zuen herritarrek gero eta kontzientzia handiagoa dutela beren hizkuntza-eskubideen gainean, eta gero eta lagun gehiagok jotzen dutela Kontseiluak sortutako fundazio horretara kexak agertzera.
Administración de Justicia, Ertzaintza y sistema sanitario, tres puntos negros
GASTEIZ Behatokia concluye, tras analizar el informe relativo a la situación de los derechos lingüísticos en 2005 el quinto informe, que la situación no ha variado mucho en estos años y que no se han dado «pasos efectivos» para garantizar los derechos de los euskaldunes.Sostiene que es el momento de «dar la vuelta a la situación actual», ya que «no queremos seguir publicando, año tras año, informes idénticos sobre la vulneración de derechos lingüísticos de los ciudadanos y ciudadanas». El informe señala que esta vulneración de derechos se produce en toda Euskal Herria y en todas las administraciones, y denuncia, asimismo, que esa vulneración «sale barata» y que, por contra, «querer utilizar el euskara sale caro». Da varios ejemplos de esto último, en los que a ciudadanos que han querido utilizar su lengua, además de sus derechos lingüísticos, se les han vulnerado también otros derechos a modo de «daño colateral» y de forma discriminatoria con respecto a los demás ciudadanos. Como en todos los anteriores informes, Behatokia vuelve a fijar tres «puntos negros» en relación al respeto de los derechos de los euskaldunes: la Administración de Justicia, la Ertzaintza y el sistema sanitario. Son tres ámbitos con cuyos responsables Behatokia espera reunirse, aunque aún no lo haya podido hacer en alguno de los casos.
Apunteak
Telefono zenbakia eta
web orria
Inoiz baino txosten gehiago bideratu ditu Behatokiak azkeneko hamabi hilabeteetan. Horretarako, beren kexak, zoriontzeak edo kontsultak egiteko, euskaldunek bi bi-de jarraitu dituzte: batetik, 902 194 322 telefono zenbakira deitzea, eta, bestetik, www.euskararentelefonoa. com orrialdean sartu. Donostiako Udalak jaso du
kexa gehien
Udalen artean, Donostiakoa izan da kexa gehien jaso dituena, 23 bildu baititu. Bilbok 15 jaso ditu, eta kexak jaso dituzte ere bai Gasteizek (10), Olaztik (13), Barakaldok (8), Iruñeak (4), Deriok (5), Baztanek (4) Por- tugaletek (3), Baionak (2), Biarritzek (2), Basaurik (2), eta beste hainbat udalek. Txosten baten jarraipena
egin dute
Justiziaren eremuan izandako kexen larritasuna kontuan harturik, Behatokiak alor horretako txosten baten jarraipen zuzena egin du. Ondorio legez, orain arte adierazitakoa berretsi dute: herritarrei ez zaiela bermatzen epaiketa berezko hizkuntza ofizialean egiteko eskubidea. Bilerak eskatuko ditu heldu
diren asteetan 2005eko txostena aztertu ostean, Behatokiak bilerak
eskatuko ditu Aste Santuko oporraldiaren ostean bai erakunde publikoekin bai
talde pribatuekin. Besteren artean, parlamentuetako lehendakariekin, hizkuntza
politikako arduradunekin eta Arartekoekin bildu nahi du Behatokiak.
|