GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-04-07
Douaira eta Moulinsera «martxa arrakastatsua»

AZPEITIA

Joseba Segurola eta Jabier Agirre herriko presoei sostengua adierazteko, asteburuan martxa bat egin zuten Azpeititik Douaiko eta Moulinseko kartzeletara. 40 bat herritar joan ziren Estatu frantseseko bi espetxe horietara, autobus batean.

Autobusa ostiralean abiatu zen, 20.30 aldera, Etxerat-en elkarretaratzea amaitutakoan. Larunbat goizean heldu ziren Douaiko kartzelara (han dago preso Segurola). Parte-hartzaileek GARAri agertu diotenez, Elkartasun Komiteko bi kide zituzten zain, baita komunikabide bateko kazetariak ere.

Elkarretaratzea egin zuten, baita suziriak jaurti eta oihuak ­«Euskal presoak etxera», «Jo ta ke, irabazi arte»...­ egin ere. Aurretik, espetxeko zuzendariordeari idatzi bat helarazi zioten:«Josebaren egoera azal- tzeaz gain, bere oinarrizko eskubideak eta politikoak bermatzeko eskatzen genuen».

Douaitik Paris aldera abiatu zen autobusa, gaua han pasa eta igande goizean ­11.00ak aldera­ Moulinseko kartzelara iristeko. Han ere bazen kazetaririk, eta protesta bezperakoaren tankerakoa egin zuten: elkarretaratzea, oihuak, suziriak... Martxa hasi zutenean, ostiralean, Agirre mitardean zegoen, baina igande goizean zigor ziegatik atera ei zuten. Hori dela-eta, bertaratutako bere lagunek bisita egiteko baimena eskatu zuten, eta kartzelako zuzendaritzak onartu egin zien.

Bisita bukatutakoan, 16.30- ean, Euskal Herrirako bidea hartu zuen elkartasun martxak. Azpeitira, astelehen goizaldeko 2.00etan iritsi zen autobusa.

Joseba Segurola bakartuta dago Douain eta Jabier Agirre, berriz, ospitalera eraman dezaten egin protesta batengatik zigortu egin zuten.

Azpeitiko Askatasunaren esanetan, martxa «benetan arrakastatsua» izan da, eta presoak herriratzeko eta estatus politikoa onartzeko eskatu du.

Presoen alde, atzo, 40 lagun mobilizatu ziren Iruñeko Alde Zaharrean, 50 Txantrean, 36 Arrosadian eta 75 Eibarren.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Administrazioek, euskaran, gutxiegi
Jendartea
La cuna del santo vasco acoge a reyes y obispos
Jendartea
«Modu positiboan baloratzen ditugu mobilizazioak»
Euskal Herria
Batasuna verifica la actuación «saboteadora» del PSOE
Euskal Herria
Segovia, 30 años desde la evasión que dio impulso renovado a la amnistía
Ekonomia
La muerte de dos trabajadores eleva a quince los accidentes mortales en 2006
Mundua
Londres y Dublín ponen un límite temporal al veto unionista al Ejecutivo norirlandés
Kirolak
El Baskonia acerca la utopía
Kirolak
Freire frena en Gasteiz el ímpetu de Samuel
Euskal Herria
Behatokia valora que vulnerar los derechos lingüísticos «sale barato»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea