GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kultura 2006-04-07
«Castrati»en izena eta izana bildu dute Londresen
«Castrati» soprano edo kontralto ahotsa lortzearren pubertaroan zikiratzen zituzten kantariak dira Londresen zabalik dagoen erakusketaren protagonista. «‘Castrati’ak garaiko pop musika izarrak ziren eta Haendelen musikan itzelezko eragina izan zuten. Haiek aztertzea ezinbestekoa da Haendelen musika ulertzeko», adierazi du musikagilearen museoaren arduradunak. Han ireki dute erakusketa.

LONDRES

“Haendel eta castratiak” izenburupean ireki berri dute Londresko Haendel museoan erakusketa. Bertan, Alemaniako barrokoaren konposatzailearentzat idatzi zuten zikiratutako abeslarien nondik norakoak azaltzen dira. Izan ere, erakusketaren antolatzaileen esanetan, Georg Friederick Haendelen musika ezin da ulertu castrati-ek harengan izan zuten eragina aztertu ezean.

Zazpi izan ziren “El Mesias” obraren egilearekin lanean aritu ziren castrati-ak: Senesino, Nicolini, Bernacchi, Carestini, Caffarelli, Conti eta Guadagni. Guztiek abestutako musika piezen partitura originalak ikus daitezke Londresen zabaldu duten erakusketan.

Ikusgai jarri duten materialaren artean, margoak, marrazkiak eta zikiratze operazioan erabilitako tresna kirurgikoak ere ikus daitezke. Baita Alessandro Moreschi (1858-1922) azken castrati-aren grabazio bakarra ere;ezagutzen zaion bakarra. Erakusketa Nicolas Clapton-ek atondu du eta esan du: «Dokumentu garrantzitsua da, bakarra baita; Moreschik beste inork lortu ez duen tonua zuen. Bere ahotsa ez zen ez emakumearena, ez gizonarena, ezta falsetea ere». XVI. mendean hasi ziren kantariak zikiratzen, garai hartan eliza katolikoak debekatua baitzuen emakumeek elizan abes zezaten. XVII. eta XVIII. mendeetakoItaliako operan goren-gorengo maila lortu zuten castrati-ek.

Garai hartan, lau mila gazte inguru irendu zituzten Italian. Zortzi urte zituztenetik egunean sei ordu aritzen ziren kanturako prestatzen, asteak zituen egun guztietan. Clemente VIII.a Aita Santuak hau esan zuen: «Jainkoaren ohoretan ari dira». «Castrati-ak abesteko makinak ziren; bizi osoa eskaintzen zioten musikari, ezinezkoa da fenomeno hura berriz gertatzea», esan du Claptonek.

«Italiar operan jaun eta jabe ziren agertoki gainean. Handik kanpo, bihotzak han eta hemen apurtzen zituzten; garai hartan eskandalu ugari sortu zuten», azaldu dute.

Historiako kantaririk ezagunena, beharbada, Carlo Broschi (1705-1782) izan da; Farinelli deitzen zioten. Kantariak zikiratzea 1870ean debekatu zuten Italian, ordura arte jarduera hura indarrean zegoen herrialde bakarrean.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Administrazioek, euskaran, gutxiegi
Jendartea
La cuna del santo vasco acoge a reyes y obispos
Jendartea
«Modu positiboan baloratzen ditugu mobilizazioak»
Euskal Herria
Batasuna verifica la actuación «saboteadora» del PSOE
Euskal Herria
Segovia, 30 años desde la evasión que dio impulso renovado a la amnistía
Ekonomia
La muerte de dos trabajadores eleva a quince los accidentes mortales en 2006
Mundua
Londres y Dublín ponen un límite temporal al veto unionista al Ejecutivo norirlandés
Kirolak
El Baskonia acerca la utopía
Kirolak
Freire frena en Gasteiz el ímpetu de Samuel
Euskal Herria
Behatokia valora que vulnerar los derechos lingüísticos «sale barato»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea