Israelek palestinar ministro bat atxilotu du
·Jerusalemgo gaietarako arduradunak oso gogor salatu du okupatzaileen jarrera
Israelgo segurtasun indarrek Jaled Abu Arafa Jerusalemgo gaietarako ministro palestinarra atxilotu zuten atzo goizean. Arafa Ministerioak Izzariya auzoan duen egoitzara zihoan, karguan haren aurreko Ziad Abu Zayyadekin hitz egitera. Baina israeldarrek atxilotu egin zuten.
JERUSALEM
Jaled Abu Arafa Jerusalemen bizi da. Izzariya, berriz, hiriko auzoa izan arren, juridikoki Zisjordania da. Israelek ez du onartzen palestinarrek inolako jarduera politikorik egitea Jerusalemen, nahiz eta hiriaren ekialdea palestinarrei dagokien, NBE Nazio Batuen Erakundeak onartutako ebazpenen arabera.Israelek 1967an okupatu zuen Jerusalem, eta geroztik hiria palestinarren inolako arrastorik gabe utzi nahi du. Helburu horixe dute inguruan eraikitako kolonia judu erraldoiek, palestinarren mugimenduak eragozteko arauek, kontrolek, etxeak berritzeko edo erosteko baimenik ez emateak eta jarduera politiko guztien debekuak. Okupatzaileen Armadak esandakoaren arabera, Abu Arafa atxilotu zuten Zisjordaniara sartzea debekatuta daukalako, «segurtasun arrazoiak» direla-eta. Baina atxilotuak berak esan zuenez, inolako galderarik ez zioten egin. Bera eta bizkartzaina zihoazen autoa geldiarazi zuten israeldarrek Izzariyaren sarreran dagoen kontrolean. Autotik ateratzeko agindu zioten ministroari, baina palestinarrak ezetz erantzun zien. Poliziakideek atera zuten azkenean, oso modu txarrean, Abu Arafak berak salatu zuenez: «Indarra erabiliz atera ninduten autotik, eta eskuak kateatu zizkidaten, eraikin batera eraman aurretik. Bertan ordu batzuk egin nituen, Maale Adumimeko koloniako polizia etxera eraman ninduten arte. Inork ez zidan ezer galdetu eta oso tratu zakarra eman zidaten». Azkenean bost ordu egin zituen okupatzaileen eskuetan.
Okupatzaileen helburua Ministroak argi dauka zergatik atxilotu zuten. «Palestinarron Gobernua hankaz gora botatzeko Israelgoak egin duen ahalegina da niri gertatutakoa esan zien kazetariei. Guk gure herriaren alde lan egin dezagun saihestu nahi dute».Zyad Dayeh Hamaseko eledunak gogorarazi zuen: «Israelek ez dauka Jerusalem ekialdean ekitaldiak eta jarduerak debekatzeko eskubiderik, lurralde okupatua baita, Ramala eta Gaza bezalaxe». Hamasek eratutako Gobernua hankaz gora botatzeko ahaleginen artean sartu behar da atzoko atxiloketa. Hauteskundeak egin aurretik sekulako mehatxuak egin zizkieten boto-emaileei islamiarrei botorik eman ez ziezaien. Ondoren, ministro berriei galarazi egiten die Gazatik Zisjordaniara joatea eta, ondorioz, bideokonferentzia bitartez egiten dira ministro kontseiluak. Gainera, Ismail Haniyeh lehen ministroa hiltzeko agindua emateko prest agertu izan da Ehud Olmert Israelgo lehen ministroa.
Catedrático israelí destaca que Hamas ya no ataca a Israel
GARA
BILBO El catedrático de la Universidad hebrea de Jerusalén, licenciado en Historia General y doctor en Ciencias Políticas Mario Sznajder abogó ayer en Bilbao por negociar con la Autoridad Nacional Palestina para alcanzar la paz entre palestinos e israelíes. Sznajder destacó que Hamas, formación ganadora de las elecciones palestinas, desde que decidió optar por el camino político «ha dejado de ejercer violencia contra Israel» y no lleva a cabo ataques contra los judíos, mientras que tampoco Israel lanza ataques contra Hamas, sino contra las Brigadas de los Mártires de Al Aksa y la Jihad Islámica. Según indicó, los analistas políticos instan al Gobierno israelí a no «reaccionar inmediatamente frente a cada acto de violencia para darle a Hamas más campo de maniobra». El experto, que fue anunciado en rueda de prensa por el presidente de la Fundación Sabino Arana, Juan María Atutxa, y el coordinador de la Tribuna de Reflexión y Debate de la propia Fundación, Txema Montero, presentó por la tarde la ponencia «Análisis de las últimas elecciones de Israel y Palestina. Perspectivas de futuro». El catedrático aseguró que «siendo Israel la parte más fuerte de este conflicto, le corresponde, con toda la responsabilidad política que ello tiene, abrir el camino» para la paz, para lo que, a su juicio, se debe intentar «negociar nuevamente con la Autoridad Palestina y con el mundo árabe en general, puesto que el unilateralismo es la última opción frente a la violencia». Reconoció que la labor de la comunidad internacional es importante, puesto que en una situación de crisis que genera mucha violencia el error político «que no hay que cometer» es ejercer presión internacional de carácter negativo sobre las partes, porque eso agrava la crisis que ya existe.
|