GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Iritzia > Txokotik 2006-04-07
Iñaki Altuna
Egiaztatu

Hitz egin dezagun argi: ba al da norbait ETAren ekintzen etenaldia bat-batean, besterik gabe, iritsi dela sinisten duenik? Bada, hori bai, horrelakorik eta handiagorik sinetsarazi nahi digunik. Orain arte ikusitakoaren eta entzundakoaren arabera, ordea, su-eten iraunkorrak bi oinarri nagusi dituela ondoriozta daiteke: bata, Gobernu espainolarekin hitzartutakoa (antza denez) betetzea; bestea, Euskal Herrian akordio politikoa lortzeko egin beharreko bidea erraztea. Anoetako adierazpenean agertu ziren bi eremu bereiziez ari gara. Baina, eremuak eremu, prozesua bakarra da, Euskal Herriaren aitortzan eta euskal herritarren hitzaren errespetuan oinarritutakoa. Etorkizunik bada, horren arabera egin beharko dute denek, diren eremu, mahai edo dena delakoetan. Denek. Bai estatuek, bai ETAk, baita gainerako euskal eragileek ere.

Hitz egin dezagun garbi: su-etena indarrean sartu zenetik norbait «egiaztatze epean» huts egiten ari bada, horixe Gobernu espainola da, Balzaren morroiak lagun. Batasunaren Kursaaleko ekitaldiari Grande-Marlaskak ezarritako debekua izan dugu azkeneko adibidea; ez bakarra, zoritxarrez. Rodriguez Zapateroren ordezkariek eta ETArenek harremanak izan badituzte, eta erakunde armatuak ekintza etenaldia egin badu, ez dateke oso harritzekoa Gobernuak ere, hartu-eman horietan, konpromiso batzuk hartu izana, prozesuari bide eman ahal izateko. Izan ere, gutxieneko bermeak beharrezkoak dira etorkizuneko elkarrizketa eta akordioak gauza ahal daitezen. Ezker abertzalearen jardun politikoa ahalbidetzea, bistan dago, horietako bat da. Galaraztea, aldiz, prozesuaren beraren kontrako erasotzat uler daiteke soilik. Bake bidean saiatzeko agindu duen Rodriguez Zapateroren ardura da hori. Hitza bete edo jan, ez du beste aukerarik.

Hitz egin dezagun argi eta garbi: berriro ere gatazkaren benetako sorburua zein den egiaztatzen ari gara. Estatuen zanpaketa eta inposizioa dugu oinarri-oinarriko gaitza, urteotan hamaika txepelkeria entzun badugu ere borroka armatua arazo eta oztopo ba- karra dela diotenen ahotik. ETAk armak isilarazi ditu; estatuek, ordea, ez. Indarkeria erabiltzen ari dira, akaso, indarra soberan ere ez dutelako. Euskal herritarrei hesiak ezartzen ohituak direnak hesirik gabeko etorkizunaren beldur dira. Joan den larunbateko manifestazioak erakutsita- koaren beldur dira. -


Iñaki Altuna - Artikulo gehiago [..+]
 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Administrazioek, euskaran, gutxiegi
Jendartea
La cuna del santo vasco acoge a reyes y obispos
Jendartea
«Modu positiboan baloratzen ditugu mobilizazioak»
Euskal Herria
Batasuna verifica la actuación «saboteadora» del PSOE
Euskal Herria
Segovia, 30 años desde la evasión que dio impulso renovado a la amnistía
Ekonomia
La muerte de dos trabajadores eleva a quince los accidentes mortales en 2006
Mundua
Londres y Dublín ponen un límite temporal al veto unionista al Ejecutivo norirlandés
Kirolak
El Baskonia acerca la utopía
Kirolak
Freire frena en Gasteiz el ímpetu de Samuel
Euskal Herria
Behatokia valora que vulnerar los derechos lingüísticos «sale barato»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea