GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kultura 2006-04-23
Metala goraipatua Irisarriko Ondare Zentroan
·Abuztuaren 30a arte sei eskultoreren obrak ikusi ahalko dira zentro horretan

Iñaki Olazabal, Aitor Mendizabal, Christiane Giraud, Baroja Collet, Christophe Doucet eta Claude Vizeux Euskal Herriko eta Landetako zizelkarien obren erakusketa zabaldu dute Irisarriko Ospitalea zentroan. Departamenduko Kontseilu Nagusiak eta Ondarearen Zentroak 2006a metalaren urtea izendatu dute.

IRISARRI

Irisarriko Ondarearen Heziketa Zentroak EuskalHerriko eta Landetako sei eskultoreren lanak bildu ditu erakusketa berezi batean, ondoko abuztuaren 31 arte. “Metala” gai nagusiaren pean, eskulturak egiteko egurra eta burdina baliatzen dituzten artisten lanak aukeratu dituzte. Christiane Giraud, Iñaki Olazabal,Aitor Mendizabal, Baroja Collet, Christophe Doucet eta Claude Vizeux artisten obrak daude.

Pirinio Atlantikoetako Departamenduko Kontseilu Nagusiak eta Irisarriko Ospitalea zentroko zientzialarien batzordeak antolatu dute, izan ere, sei artistak biltzen dituen erakusketa hori. Eta, egitura horietako arduradunek esan zutenaren arabera, metalari buruzko erakusketa horrek iaz agertu zuten “harria”ri buruzko agerraldiari segida ematen dio. «2005a harriaren urtea izendatu genuen eta horren inguruan hainbat ekitaldi bideratu genuen.Aurten, metalaren urtea egitea erabaki dugu», argitu zuten.

Pirinio Atlantikoetako departamenduan izandako meategiak goraipatu nahian aukeratu dute gai nagusi hori. «Departamenduan meategiak Burdina Aroan hasi ziren ustiatzen, eta gaur egun ere aurki daitezke. Horrenbestez, departamenduan metalurgiari eta meategiei loturiko ondare interesgarria dago, beraz, urte osoan eginen diren ekitaldien bidez metalaren urtea ospatuko dugu», nabarmendu zuten antolatzaileek.

Obrak ikusgai izateaz gain, hiru dimentsiotan landuriko ibilaldi artistiko eta sentsorialak proposatuko dizkiete ikusleei. «Ibilaldi horiek esku, paisaia eta gizaki baten altuerara egiten ahalko dituzte», esan zuten.

Ibilaldi bereziak

Bestalde, artisten laguntzarekin, gaikako ibilaldiak eta metalerako sentsibilizazioa agertzeko lantegiak egiten ahalko dituzte. Hiru gairen artean hautatzeko aukera izanen dute bisitariek: ukitu, entzun eta ikusi, eskulturen historia eta artisten hitza. Hiru lantegi eskainiko dizkiete, gainera: sentsaziozko metala, keinua eta materia, eta, azkenik, aisialdia.

Bertan parte hartu ahal izateko izena eman beharko da Ospitalea zentroan.



Materialaren inguruko lau hitzaldi
A.B.
IRISARRI

Erakusketa Ospitalea zentroan dagoen bitartean, metala gai nagusi izanen duten lau hitzaldi antolatu dituzte.

Lehendabizikoa apirilaren 29an izanen da Jean-François Larralde arte historialariarekin. Arratsaldeko bost eta erdietan hasiko da, eta “Burdinaren pizkundea 1950 urteetako Espainiako eskulturan” gaia aipagai izanen du.

Maiatzaren 29an, berriz, Marie-Claude Berger historialariarekin “Forjatu, soldatu, zizelkatu: Irisarrin erakusgai ziren eskulturak” gaia aztertuko dute. Ondotik, artistekin, erakusketaren bisita egiten ahalko da. Ekainaren 17an, berriz, Eduardo Chillidaren obra goraipatuko dute, betiere Marie-Claude Berger-ekin.

Eta, azkenik, uztailaren 22an, hitzaldi ikusgarria eginen dute. Jean-François Larraldek “Jorge Oteizaren eskultura adituan metalaren erabilpenaren erran nahia” gaiaren inguruan hitzaldia emanen baitu, eta musika hirukote bat arituko da girotzen.

«Azken hitzaldi hori Itsasuko Errobiko jaialdiaren karietara antolatu dute», nabarmendu zuten Kontseilu Nagusiko arduradunek.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Un pueblo, un conflicto, ¿cuantas mesas?
Euskal Herria
Meñika, preso tras denunciar torturas
Euskal Herria
Rubalcaba valora como «incompatible» el incendio provocado de Barañain
Kultura
Tunick: «Los vascos han demostrado que no tienen nada de tímidos»
Kirolak
La deblace antoniana deja en bandeja el trofeo al Ciudad Real
Kirolak
Un lastre demasiado pesado para una cuesta tan empinada
Mundua
La Cámara iraquí designa presidente a Talabani y primer ministro a Al Maliki
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea