GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-04-23
EAk EAJrekin duen harremana goraipatu du Unai Ziarretak

GASTEIZ

EAJrekin EAk duen harremana «guztiz ona» dela adierazi zuen, atzo, alderdi horretako idazkari nagusi Unai Ziarretak.

Radio Euskadik egin zion elkarrizketa batean, bi alderdien artean dagoen harremana aldatzeko aukerari buruz galdetu zioten, eta erantzun hori eman zuen Ziarretak. Haren ustez, ona litzateke horrela segitzea etorkizunean, «herritarrek irabaz dezaten».

Agertoki politiko berriak dena alda dezakeela aipatu zuen Ziarretak:«Bestelako egoera batean gaude, eta normalizazio politikoan aurrera egin behar dugu». Hori gertatuko balitz, oraingo banaketa guztiz aldatuko litzatekeela zehaztu zuen. «Irizpide ezberdinak ezarriko lirateke: abertzale eta nazionalista espainiarren arteko blokeen ordez, atzerakoi-aurrerakoien artekoa eta eskuindar-ezkertiarren artekoa nagusituko ziren. Eta hor erosoago izango da EA», adierazi zuen.

Horiek hala, EAJk Gasteizen izan ohi duen agintea galtzea ere gerta daitekeela adierazi zuen Unai Ziarretak. Hori «normaltasun demokratikoaren adibidea» izango litzatekeela eta «gizarteak hala nahi badu, egun batean gertatu beharko dela» erantsi zuen.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Un pueblo, un conflicto, ¿cuantas mesas?
Euskal Herria
Meñika, preso tras denunciar torturas
Euskal Herria
Rubalcaba valora como «incompatible» el incendio provocado de Barañain
Kultura
Tunick: «Los vascos han demostrado que no tienen nada de tímidos»
Kirolak
La deblace antoniana deja en bandeja el trofeo al Ciudad Real
Kirolak
Un lastre demasiado pesado para una cuesta tan empinada
Mundua
La Cámara iraquí designa presidente a Talabani y primer ministro a Al Maliki
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea