GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-04-23
Ibarretxeren egitasmoa ez dela legedian sartzen erantzun dute PSEk eta PPk
Alderdi guztien artean erabakitzeko eskubidearen inguruan hitzartzea eta hori herritarren eskuetan jartzea proposatu zuen, herenegun, Juan Jose Ibarretxek, baina bere egitasmo hori Konstituzioaren aurkakoa dela erantzun zuten, atzo, bai PSE alderdiak bai eta PPk ere. Herri bozketa hori ez dela legediaren barruan sartzen esan zuten; izan ere, berek ontzat hartzen duten bide bakarra Gernikako Estatutuaren aldaketarena baita.

GASTEIZ

Erabakitzeko eskubidea nola garatzen den eta hori gauzatzeko Madrilekin nola adosten den zehazteko, alderdien arteko adostasuna proposatu zuen herenegun Juan Jose Ibarretxek, eta akordio hori herritarrek onetsi beharko luketela gaineratu zuen. Prozedura horri kritika egin zioten, atzo, PSEko Rodolfo Aresek eta PPko Ramon Rabanerak. Haien ustez, herri-bozketa hori egiteko ez dago legezko biderik;izan ere, Ibarretxe Estatutua aldatzeko prozeduraz ari dela ulertu dute.

PSEko eledun Rodolfo Aresen ustez, Ibarretxek buruzagi erradikal batek bezala jokatu zuen, lehendakari izanik duen erakunde funtzioari bizkarra ematen. Izan ere, «joko-arauen gainetik» dagoela eta «alderdiak elkar uler daitezen oztopatzen duela» ondorioztatu du Aresek.

Ibarretxeren oraingo proposamenak bere Plana berriz aurkeztea dakarrela uste du Aresek, nahiz eta Estatutuaren inguruko eztabaidarik ez duen mahaigaineratu lehendakariak, joko-arau horien ingurukoa baizik. «Tesi horiek porrot egin zuten», esan zuen PSEko eledunak. Eta zera gaineratu zuen:«EAJk atzera egin zuela ematen zuen, aurrerantzean hartuko zen edozein akordiok Gernikako Estatutuak eskuratuta- koak baino babes handiagoa izan behar zuela adierazi baitzuen». Aresen ustez, ordea, orain argudio horiei heltzen die berriro Ibarretxek.

Hala ere, EAJ Euskadin oso garrantzizkoa den alderdia dela berretsi zuen Aresek, Zapaterok markatutako bideari jarraiki, eta Gobernu espainolari eman dion laguntza biziki eskertu zuen.

PPko Arabako ahaldun nagusi Ramon Rabaneraren esanetan ere, «Konstituzioaren aurkako erreferenduma» proposatzen ari da Ibarretxe. Horrek alderdien arteko akordioa sostengatzea helburu izango lukeela ez du aintzakotzat hartu Ramon Rabanerak.

PPko agintariaren hitzetan, alderdiak mahai batean batera esertzea ere ez da onargarria, horretan Batasuna egongo litzatekeelako.

Eztabaida horiekin arabarren artean «nolabaiteko alarma» ari dela pizten erantsi zuen Rabanerak, eta zera adierazi zion Ibarretxeri: «Guk gure ezaugarrien, gure eskubideen eta gure foru eskubideen alde egingo dugu, euskal nazionalistek bultzatutako zentralismoan urtu ez daitezen».


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Un pueblo, un conflicto, ¿cuantas mesas?
Euskal Herria
Meñika, preso tras denunciar torturas
Euskal Herria
Rubalcaba valora como «incompatible» el incendio provocado de Barañain
Kultura
Tunick: «Los vascos han demostrado que no tienen nada de tímidos»
Kirolak
La deblace antoniana deja en bandeja el trofeo al Ciudad Real
Kirolak
Un lastre demasiado pesado para una cuesta tan empinada
Mundua
La Cámara iraquí designa presidente a Talabani y primer ministro a Al Maliki
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea