GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-04-23
Gaztetxe martxa
Eguraldia altxatuta, tipi-tapa Mauletik Hazparnera
·Ohiko lasaitasuna eten zuten hainbat herritan kalejira zaratatsuen bitartez

Pausoz pauso lekuko lana egingo duen giltza eskuartean hartuta, Zuberoan barna abiatu zen Gaztetxe Martxa «herri bat gaztetxe bat» leloa hartuta. Nafarroa Beherea zeharkatu eta Lapurdiraino iritsi zen. Bidean kalejira zaratatsuak egin zituzten, eta jaia eta aldarrikapena ondo baino hobeto uztartu.

DONOSTIA

Ostiralean irekiera ofiziala egin ostean, Gaztetxe Martxak atzo eman zituen lehen pausoak. Goizean goiz jaiki ziren ibilaldiko kideak; egun luzea zuten aurretik. Mauleko gazteluko paraje ezin hobeetan eman zioten hasiera egunari, eguraldia ere lagun zutela. Bertan, bertsolarien agurra jaso ostean, Mauleko gaztetxeko kideek hartu zuten Gaztetxe Martxa guztian lekuko moduan erabiliko duten giltza. Ekitaldi berean, martxak irauten duen bitartean aldarrikapena eta jai giroa uztartzeko eta Euskal Herriari kolorea emateko asmoa berretsi zuten antolatzaileek beste behin.

«Kalejira zaratatsua»

Behin martxa tipi-tapa abiatuta, Mauleko kaleetan zehar «manifesta zaratatsua» egin zuten musikaz lagundurik. Mauleko Pitxu gaztetxeko kideek «herri bat gaztetxe bat» leloa hartu nahi izan zuten ahotan, eta beren jardunean jarraitzeko izan dituzten oztopo guztiak salatu zituzten.

Aldarrikapen bera ahotan hartuta agurtu zuen Gaztetxe Martxa Donapaleuk, eta herri horretan ere ohiko lasaitasuna eten zuen martxak, ez baitzuten musikaz eta oihuez lagunduriko kalejira bat egiteko aukera galdu herri horretan ere. Eguneko sorpresa Izuran hartu zuten martxako parte-hartzaileek. Herri horretako gazteek karabana bat dute gaztetxe gisa, baina hori horrela bada ere, makina bat ekintza egiteko gai dira, eta urtearen buruan egin dituzten ekitaldi hainbat erakutsi nahi izan zizkioten martxari, hainbat diapositiba erakutsita. Era berean, trikitilarien doinuak ere entzuteko parada izan zuten bertan.

Izurako «gaztetxe mugikorra» ikusi ostean, Makea eta Donibane Garazi zeharkatu zituen martxak, eta Itsasuk hartu zuen lekukoa. Bertako gazteekin mintzatu ostean, Gaztetxe Martxako kideek Ezpeleta bidea hartu zuten. Indarberritzeko bazkaria egin zuten eta mahi ondokoa egin eta berehala Uztaritzera bidean jarri ziren; hitzordu garrantzitsua zuten bertan. Atzo Uztaritzeko gaztetxea inauguratu zuten eta primerako gonbidatua izan zuen irekiera jaiak. Bisita merienda oparo batekin ordaindu nahi izan zieten bertako gazteek.

Hazparnen hartu zuen atseden atzo Gaztetxe Martxak. Gaur goizean goiz bertatik abiatuko da, berriz ere. Lapurdi zeharkatuko du autogestioaren aldeko aldarrikapenak, eta ilunabarrean Gipuzkoak hartuko du.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Un pueblo, un conflicto, ¿cuantas mesas?
Euskal Herria
Meñika, preso tras denunciar torturas
Euskal Herria
Rubalcaba valora como «incompatible» el incendio provocado de Barañain
Kultura
Tunick: «Los vascos han demostrado que no tienen nada de tímidos»
Kirolak
La deblace antoniana deja en bandeja el trofeo al Ciudad Real
Kirolak
Un lastre demasiado pesado para una cuesta tan empinada
Mundua
La Cámara iraquí designa presidente a Talabani y primer ministro a Al Maliki
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea