GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > ERRUGBIA 2006-04-23
Delmas: «Jokoa zabaltzen ahalegindu gara»
·Ashtonek ez zuen inongo aitzakiarik jarri, eta Biarritzek ongi irabazi zuela onartu zuen

DONOSTIA

Jacques Delmas izan zen atzo Anoetan kazetarien aurrean agertzen lehenengoa, eta aurpegian nabaritzen zitzaion zeukan poza.

«Atzo euritan egin genuen entrenamendua, eta hori oso ongi etorri zaigu. Gaur ia partida osoan euria egin du, eta hori nabaritu dugu», esanez hasi zen hizketan.

Gero partidari buruz zera esan zuen: «Bathek atzean lan egiten duenean erdian batzen ditu jokalari gehienak, eta gure asmoa hori aprobetxatzea zen, baloia hegaletara zabalduz Boboren abiadura aprobetxatzeko, baina ez da nahi bezala joan, berek lan ona egin baitute. Saleren aurka jokatu genuenean erasora gauza gutxi egiten genuela esan zuten, baina gaur saiatu gara. Hala ere, kontuan hartu behar da kanporaketa partida bakar batera dela, asko dagoela jokoan, eta aurretik joanda jokalariek nahi gabe ere atzera egiten dute».

Bere jarduna amaitu aurretik epaileri buruz ere aritu zen jokalaria: «Oso lan txarra egin du. Uztartzeetan, beti zuen Bathek jokalariren bat jokoz kanpo, baina ez zen ezer gertatzen. Gero hor borroka bat izan da, eta Balan eta beren bat kanpora bidali ditu, baina kaltetuena Balan izan da; falta gure aurka agindu du, hala ere. Gaizki aritu da».

Partidako protagonista nagusia Dimitri Yachvili izan zen. Jaurtitzailea ere pozez gainezka agertu zen komunikabideen aurrean: «Joan den urtean, bi finalerdi jokatuta kanpoan geratu ginen, eta aurten egokitzen zen finalean sartzea. Euskal Herri osoaren aurrean aritu gara, eta ederra izan da sailkatzea». Atzo jaurtiketa guztiak barrura sartu zituen, eta horri buruz zera esan zuen: «Konfiantza handiarekin zelairatu naiz, eta ikusi dut lehen zatian denak barrura sartu ditudala. Gero bigarrenean ere ahalegintzen jarraitu dut, eta ez dut hutsik egin. Gaur dena ongi joan zaigu».

Brian Ashtonek, Batheko entrenatzaileak, ez zion porrotari inongo aitzakiarik jarri. «Ahalegindu gara, baina ezin izan da. Biarritzek oso talde ona dauka, eta ongi irabazi du. Bagenekien atzean oso talde sendoa duela, baina erasora ere oso ongi jokatzen du. Gero, Zigorrak oso arriskutsuak zirela ere bagenekien, eta azkenean horrek erabaki du. Biarritzek Yachvili bezalako jokalari bat du, eta horrelakoek partidak erabakitzen dituzte», esan zuen. «Bigarren zatiaren erditik aurrera izan dugu baloiaren jabetza, eta gerturatu gara entseguko marra ingurura, baina ez dugu jakin hori gauzatzen, eta azkenean Biarritzek irabazi digu», esan zuen ingelesen entrenatzaileak.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Un pueblo, un conflicto, ¿cuantas mesas?
Euskal Herria
Meñika, preso tras denunciar torturas
Euskal Herria
Rubalcaba valora como «incompatible» el incendio provocado de Barañain
Kultura
Tunick: «Los vascos han demostrado que no tienen nada de tímidos»
Kirolak
La deblace antoniana deja en bandeja el trofeo al Ciudad Real
Kirolak
Un lastre demasiado pesado para una cuesta tan empinada
Mundua
La Cámara iraquí designa presidente a Talabani y primer ministro a Al Maliki
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea