IBARROLA-EZKURRA II 40
LARRETXEA-OZAFRAIN 35
Jon LEUNDA
DONAPALEU
Ibarrolak eta Ezkurra II.ak lortu zuten atzo Amikuzeko Torneoko lehen finalerdia jokatzeko txartela. Irabazleek gaizki hasi zuten partida, baina azkenean garaipena lortu zuten.
Lehen hogei kintzeetan Ezkurrari asko kosta zitzaion jokoan sartzea, eta 8-20 ihes egin zuten Larretxeak eta Ozafrainek. Urruñakoa, ordea, jokoan sartzen hasi zen, eta partida berdindu zuten.
Galtzaileek, ordea, ez zuten etsi, eta berriro ere aurrea hartu zuten. Garaipenetik oso gertu jarri ziren, 30-35 erakusten baitzuen markagailuak Larretxearen eta Ozafrainen alde. Azkenean, ordea, Ozafrain nekatu egin zen, eta Ibarrolak eta Ezkurra II.ak hamar kintze jarraian egin zituzten. Modu horretan, garaipena eskuratzeko modua egin zuten.