GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Iritzia > Editoriala 2006-05-10
Zuhaitz adaxka gazteak

Zuhaitzaren adaxka berrian hiru hosto sortu dira. Lehena, dagoeneko zertxobait hazita; beste biak, kimuak oraindik. Irudi hori hartu du atzo aurkeztu zuten erakunde berriak: Euskal Herriko Gazteriaren Kontseiluak (EHGK). Urte eta erdi igaro da Gaztebilguneak eztabaida prozesua abian jarri zuenetik. Bere lehenengo emaitza Euskal Herriko Gazteriaren Eskubideen Karta izan zen. Haren espirituarekin bat eginik, Euskal Herriko Gazteriaren Kontseiluak bilgune izan nahi duen gazteria ezaugarritzen du. Horiek hala, «euskal gazteria Euskal Herria osatzen duten zazpi herrialdeetan, jatorri, etnia, kolore, sexu, sexu-joera, hizkuntza, erlijio, iritzi politiko edo bestelako berezketarik gabe, bizi nahi duen kolektiboa» dela adierazten du. Jarraian, bi estatutan eta bost administraziotan zatikatua dagoen kolektibo pluraltzat jotzen du euskal gazteria.

Norberaren borondatea eta herriaren aniztasuna abiapuntutzat hartuta, Gaztebilguneak bultzaturik, gazteriaren diagnosia eremu guztietara zabaltzeko prozesuari ekin zioten. Orotara, hirurogei bat aurkezpen ekitaldia egin zituzten herriz herri, baita Euskal Herriko Gazteriaren Biltzarra ere. Bereziki, lehenengo biltzarrean irudikatu zuten gazteriaren arloan erakunde propioa sortu beharra. Geroztik, gazteak ehunetik gora eragilerekin bildu dira, eta bere harreman horietan adierazpenetatik baino harago aniztasuna oinarrizko ardatza dutela aski frogatu dute: Nafarroako eta EAEko gazte kontseiluetan ibilitako gazteak, baserritar gazteak, unibertsitateko ikasleak, aisialdiko taldeetako begiraleak, hainbat sindikatutako langileak, hainbat alderdi politikotako ordezkariak, herrietako kirol eta kultura taldeak... askotariko harremanak sortuz, Kontseiluaren egitasmoa gorpuztu zen, atzoko aurkezpenean nabarmendu zutenez.

Zalantzarik gabe, inoiz Euskal Herrian gazte arloari dagokion egitasmo baten inguruan bildu den sostengu sare osatuena da. Ondorioz, martxan jarri duten EHGK-k aldez aurretik txertaturiko beharraren ondorioz sortzen du. Era berean, erakunde berriak euskal gazteriaren egoera oso ondo ezagutzen duela ekingo dio bere bideari. Are gehiago, Kontseiluaren erronken artean urtero-urtero gazteen eskubideen urraketei buruzko txosten bat zabaltzea eta gazteriaren diagnosia etengabe berritzea agertzen dira. Azkenik, «gazteen hitza eta erabakia bideratzea» xede duen erakundearen ekarpena interesgarri da oso gure herriak zabaldu duen aro berriari begira. -


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Euskal Herriko Gazteriaren Kontseilua es ya una realidad
Iritzia
Zuhaitz adaxka gazteak
Jendartea
Inmigrazio Legearen kontrako kolektiboa abian
Mundua
Nazioarteko boikotak dagoeneko Gazako lau gaixo palestinar hil ditu
Jendartea
Operación policial contra Forum Filatélico y Afinsa
Kirolak
McEwen aprovecha la ausencia de Petacchi
Euskal Herria
Batasuna insta a cerrar el diálogo informal para abrir la fase de resolución
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea