Inmigrazio Legearen kontrako kolektiboa abian
«Erabili eta botatzeko inmigrazioaren kontra elkartuak» kolektiboak bere burua aurkeztu zuen atzo Baionan. Estatu frantseseko Barne ministroak joan den astean Nazio Biltzarrean aurkeztu Inmigrazio Legearen kontra mobilizatzeko sortu den kolektiboa elkarteagatik eta batez ere arazoagatik kezkatuak diren pertsonek osatzen dute. Datorren larunbatean manifestaziora deitu dute Legearen kontra borrokatzeko.
BAIONA
Frantses estatuko Barne ministro Nicolas Sarkozyk joan den astean Nazio Biltzarrean aurkeztu zuen Inmigrazio Lege proposamenaren (CEDESA) kontrako mugimenduak Euskal Herrira ailegatu dira.Parisen sortu eta Estatu frantsesean zehar zabaldu den «Erabili eta botatzeko inmigrazioaren kontra elkartuak» kolektiboak bere taldea sortu du gure artean. Elkarte eta norbanakoz osatutako plataforma horrek Baiona eta inguruko eskualdeari dagozkion mobiliza- zioak antolatzeko, eta, bestalde, estatuko inmigrazio legeei buruzko informazioa zabaltzeko bitartekoak ezarriko ditu. Kolektiboak abian jarriko duen lehen protesta ekimena larunbatean, maiatzaren 13an, arratsaldeko lau eta erdietan Baionako herriko etxean egingo den elkarretaratzea izanen da. Mobilizazio horrek estatu guztian zehar egingo diren ekintzekin bat egingo du. CEDESA edo Atzerritarren Sarrera edo Egonaldiari eta Asilo-eskubideari buruzko Araudiak atzerritarren oinarrizko eskubideei berriro eraso egiten diela salatu zuen kolektiboak. Lege horren oinarriek ekartzen duten lapurreta ere salatu nahi izan zuten atzo Baionako prentsaurrekora joan ziren kolektiboko kideek. Gai grisa edo burmuinaren lapurreta egiten ari direla salatu zuten, eta herrialde azpigaratuei beren herriko kudeaketaren aldeko hitzak esaten dizkieten bitartean, herri horietako gai grisa lapurtzen ari zaiela adierazi zuten.
Mobilizazioak derrigorrezkoak
Legea geldiarazteko mobilizazioak derrigorrezkoak dira. Ministroak aldaketak posible direla esan badu ere, Giza Eskubideen Ligako Jean-Pierre Voisinen ustez, «aldaketa onek ezin dituzte lege txarrak bestelakotu». «Lege honen filosofiak bizkarra ematen die giza eskubideei, eta orain arte Frantzia eskubide horien defendatzaile bezala agertu izan da», baieztatu zuen Voisinek.Abertzaleen Batasuneko Jean-Marc Abadieren ustez, Estatu afera da lege proposamen berri hau. «Frantziak arazo larria du aspalditik: bere ezberdintasunekin arazoak ditu. Elbarrituak edo euskaldunak nola tratatuak diren ikusita, eta horren ikusteko gu oso ongi kokatuak gara. Orain gauza bera da, baina etorkinekin: Frantziak arazo bat badu bere gutxiengoekin». Abadieren arabera Sarkozyk ahantzi egin du «nondik datorren», Barne ministroaren familia Poloniatik heldutako etorkinena baita. AC!ko Michel Bernadeten ustez, garrantzitsua ez da nondik datorren, baizik eta nora joan nahi duen eta horren erantzuna Eliseoa da, hurrengo presidentzialetan berak ordezkatu nahi baitu Jacques Chirac. «INED en (Ikasketa Demografien Institutu Nazionala) arabera, inmigrazioa estatuan egonkorra da. Beraz, inor ez dadila tronpatu. Lege honen atzean anbizio politiko zehatzak daude, hautesle zehatz baten erakarpen nahia dago. Honek Fronte Nazionalaren estiloko alderdiak indartzea besterik ez dakar», salatu zuen Bernadetek. Euskal Herriko Giza Eskubideen defentsarako batzordeko Michel Bergerren ustez, «bidegabekeria osorako irekiera da». «Lege proposamen honekin ez dakigu zeintzuk izango diren pertsona bat estatuan bizitzeko edo kanporatzeko erabiliko diren irizpideak. Batzuen ustez, eugenismo era bat da lege berria», gaineratu zuen Bergerrek. Marie Félicesen ustez, «duela 70 urte giza talde bat estigmatizatua izan zen gaitz guztien iturri izango balitz bezala». «Orain atzerritarrei buruz mintzatuta, toki guztietan entzuten da etorkinek lana kentzen digutela, baina errealitateak argi erakusten du etorkinen beharra dugula. Ezin da langabeziaren arazoa haien gainean ezarri», gaineratu zuen Félicesek. Estigmatizazioa eta gizartearen kontrola da Batasuneko Nathalie Vallèsen ustez lege horrek bilatzen duena. «Balio errepublikarren errespetuaren irizpena prefeten eskuetan utzia izanen da», nabarmendu zuen Vallèsek. Langile etorkinei buruz ere nabarmendu zuen erregularizatuak direnentzat ere egun latzak hurbiltzen ari direla. LABeko Lontzi Amado-Borthayrek Legea arriskutsua dela gaineratu zuen: «Prekarietatea handitu egingo du, atzerritar asko beltzean lan egitera behartuak izango baitira. Lan baimena dutenak ere edozein lan baldintzatan lanak hartzera behartuak izango dira, estatuan gelditu ahal izateko».
Amnistía Internacional critica el proyecto de ley
BAIONA Amnistía Internacional muestra su preocupación por las medidas previstas en la propuesta de ley en lo referente a las personas que solicitan asilo. El movimiento a favor de los derechos humanos expresa su preocupación en torno a tres puntos. Se opone firmemente a la utilización de listas de países «seguros», pretendiendo con ello restringir el acceso a un procedimiento de asilo equitativo, y denuncia también el criterio de celeridad impuesto a los solicitantes de asilo. Le inquietan asimismo las disposiciones del proyecto de ley según las cuales se pretende organizar la salida de las personas a las que les han sido desestimadas las demandas con la mayor rapidez posible, sistematizar su detención y alejarlas lo más rápido posible del Estado francés. Amnistía Internacional denuncia, por otra parte, el hecho de que en el texto legal se pretenda reducir el periodo de recurso a quince días, un procedimiento que considera perjudicial y que tendría como finalidad facilitar y multiplicar los rechazos. Lapurdiko kostaldean 400 familia kanpora
ditzakete
Lege berriarekin edozein atzerritar kanporatua izan
daitekeela ikusita, Euskal Kostaldeko Musulmanen Elkartean diren 400 familia
mobilizatzeko prest agertu dira. Elkarteko Ahmed Moufeken esanetan, Baionako
magrebiarren komunitatea begiak irekitzen ari da. Horren azaltzeko adibide
sinple bat jarri zuen: «Frantzian 20 urtez bizi den aita bat kanporatua izan
daiteke. Sinpleki, lan egiten duen enpresak porrot egiten badu eta ixten bada,
langabezian geldituko da eta orduan kanporatu egin dezakete», azaldu zuen
Moufekek. -
|