Nazioarteko boikotak dagoeneko Gazako lau gaixo palestinar hil ditu
Israelek eta beste estatu batzuek palestinar agintariei ezarri dieten boikot ekonomikoak dagoeneko lau pertsona hil ditu Gazan, eta, egungo egoera aldatzen ez bada, «milaka lagun hilko dira epe laburrean», Israelgo Giza Eskubideen aldeko Taldeak adierazi duenez. Boikotak eragin duen haserrearen ondorioz hil direnak ez ditu kontatu.
JERUSALEM
«Gutxienez lau gaixo hil dira, diru falta horren ondorio zuzen bezala», esan du gobernuz kanpoko erakundeak. Palestinar herriari Israelek eta Mendebaldeko estatu batzuek ezarritako boikotak osasun sisteman eragin duen kolapsoari buruzko txostena egin du taldeak.«Gazan minbizia duten zenbait gaixok ez dute kimioterapia tratamendurik jaso azken hilabetean salatu du Giza Eskubideen aldeko Israelgo Taldeak. Osasun sistemaren finantzazioaren amaierak epe laburrean milaka gaixoren heriotza eragingo du». Taldeak Israelgo Gobernuari egotzi dio gertatzen ari denaren eta gertatuko denaren erantzukizuna. PANeko Osasun Ministerioak 11.000 langile inguru ditu. Azken hiru hilabeteotan ez dute soldatarik kobratu, nazioarteko estatuek, batez ere Europar Batasunekoek, palestinar agintariei dirurik ez ematea erabaki baitzuten. Hamaseko Gobernuak makina bat ahalegin egin ditu beste diru iturriak aurkitzeko, baina diru hori ez da iristen Zisjordania eta Gazara, AEBek bankuak estutu eta gero. Txertoak eta botikak erosterik ez dauka Ministerioak. Premiazko zerbitzuak eskaintzerik ez dauka, ezta laborategiak erabiltzerik ere. Bere instalazioetan ematen ez dituen tratamenduak jasotzera, palestinar pazienteak atzerrira eramaten zituen orain arte, baina aukera hori bukatu zaio, horretarako dirua behar baita. Egoera horretan daude kimioterapia tratamendua behar dutenak. Bestalde, boikotak sekulako haserrea eragin du PANeko langileen artean. Eta haserreak, Al Fatahko eta Hamaseko kideen arteko borrokak. Mazen presidenteak eta Ismail Haniyeh lehen ministroak lasaitzeko deialdiak egin dituzte, baina atzo ere tiroka aritu ziren Gazako kaleetan: gutxienez hamalau pertsona zaurituta, umeak barne.
Hamas, en Suecia
ESTOCOLMO El ministro para Asuntos de los Refugiados del Gobierno palestino, Atef Aduan, se entrevistó ayer en Estocolmo con varios parlamentarios suecos. Aduan recibió la semana pasada un visado del consulado sueco en Jerusalén, lo que causó las protestas israelíes. El primer ministro sueco, Goeran Persson, diferenció entonces la postura oficial respecto a Hamas de la concesión a un individuo de un visado. El ministro de Hamas tenía previsto acudir a una reunión de exiliados palestinos en Europa el pasado sábado, pero retrasó su visita hasta el lunes y mantuvo reuniones con parlamentarios.
|