2006-05-10
Zuhaitz adaxka gazteak
Zuhaitzaren adaxka berrian hiru hosto sortu dira. Lehena, dagoeneko zertxobait hazita; beste biak, kimuak oraindik. Irudi hori hartu du atzo aurkeztu zuten erakunde berriak: Euskal Herriko Gazteriaren Kontseiluak (EHGK). Urte eta erdi igaro da Gaztebilguneak eztabaida prozesua abian jarri zuenetik. Bere lehenengo emaitza Euskal Herriko Gazteriaren Eskubideen Karta izan zen. Haren espirituarekin bat eginik, Euskal Herriko Gazteriaren Kontseiluak bilgune izan nahi duen gazteria ezaugarritzen du. Horiek hala, «euskal gazteria Euskal Herria osatzen duten zazpi herrialdeetan, jatorri, etnia, kolore, sexu, sexu-joera, hizkuntza, erlijio, iritzi politiko edo bestelako berezketarik gabe, bizi nahi duen kolektiboa» dela adierazten du. Jarraian, bi estatutan eta bost administraziotan zatikatua dagoen kolektibo pluraltzat jotzen du euskal gazteria.>>>
Aurreko editorialak
2006-05-09
- Tony Blair juega todas sus cartas
2006-05-08
- Euskal Herria en la Europa social
|