GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kultura 2006-05-10
Euskal Herria eta euskal espiritua erdaldunek ere barneratzeko parada

BAIONA

Duela 24 urte Xamar idazleak Pamiela argitaletxearekin “Orhipean. Gure herria ezagutzen” atera zuen. Urte hauetan guztietan izan duen arrakastaren ondorioz eta gaztelaniazko itzulpenaren ostean, frantsesezko itzulpena aurki daiteke orain liburu dendetan. Euskal espirituaren eta Euskal Herriaren aurkezpen berezia egiten duen liburu hori erdaldunek ere irakur dezakete orain.

Ipar Euskal Herriari begira egin duten itzulpen hori irakurleria zabal batengana ailegatzeko xedearekin argitaratu dute. Juan Karlos Etxegoien Xamar idazleak duela 24 urte argitaratutako liburu horrek Euskal Herriaren berri era atsegin eta xarmantean ematen duela azaldu zuen Pamielako arduradunak.

Fermin Arkotxak egin du euskaratik frantseserako itzulpena, eta “Ohripean. Le Pays de la langue Basque” (Orhipean. Euskararen Herria) izenburua du. Xamarrek berrikusitako edizio berrituan argitaratu dute. Pamiela argitaletxeko arduradunek lehen mementotik pentsatu zuten liburu horrek, euskaraz gain, beste hizkuntzetan ere atera behar zuela, eta horrela izan da. Lehenik gaztelania izan zen, eta orain frantsesera eta epe laburrean ingelesera itzultzeko asmoa ere badute.

Liburua idazteko Xamar Euskal Herrian zehar ibili zen eta ikerketetakoa ez ezik, bestelako irudi bat ere ematen du. Mattin Irigoienek honakoa adierazi zuen: «Sentimenduetan eta bizipenetan egosi den liburu dibulgatiboa eskaintzen du». Euskal eleetan oinarrituta euskararen herriaren berri ematen du.

Ikuspegi hau erdaldunentzat ere interesgarria izan daitekeela azaldu zuen idazleak, eta hiru talde aipatu zituen. Bere kulturaz desjabetu dituzten Euskal Herriko biztanleak, gure herria benetan ezagutu nahi duten atzerritarrak eta diasporako euskaldunak.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Euskal Herriko Gazteriaren Kontseilua es ya una realidad
Iritzia
Zuhaitz adaxka gazteak
Jendartea
Inmigrazio Legearen kontrako kolektiboa abian
Mundua
Nazioarteko boikotak dagoeneko Gazako lau gaixo palestinar hil ditu
Jendartea
Operación policial contra Forum Filatélico y Afinsa
Kirolak
McEwen aprovecha la ausencia de Petacchi
Euskal Herria
Batasuna insta a cerrar el diálogo informal para abrir la fase de resolución
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea