GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kultura 2006-05-10
Euskal ordezkaritza bat arituko da lehenengoz Break On Stage lehiaketan
Euskal ordezkaritza bat izango da aurten lehenengoz Break On Stage lehiaketan. Bosgarren ekitaldia larunbatean izango da. Euskalduna Jauregira itzuliko da erakustaldia, iaz Durangon egin zuten saiakeraren ostean. Guztira, zazpi talde arituko dira agertoki gainean. Egitaraua kale kulturako hainbat manifestazioren agerraldiarekin osatuko da.

BILBO

Alex Barrenetxea, IñakiErkoreka, Asier Miguelez,Ethan Lopez, Gorka Uceda eta Iñaki Lopez break -er bizkaitarrek osatzen dute Style Fusion. Larunbatean Euskalduna Jauregiko auditorioko agertokira igoko dira beste sei talderekin lehiatzeko.

Bost urte dira Break On Stage abian jarri zela. Orduz geroztik, Europako dantzariak bildu ditu urtero-urtero aretoko break dance erakustaldi horrek. Kalitatea bilatzen dute antolatzaileek eta kanpokoen maila erakusten zuen talde baten faltan, Euskal Herriko ordezkaritzarik ez da izan orain arte.

Hutsune hori betetzeko asmoz, Bilboko dantza akademia batek Style Fusion taldea prestatu du sei hilabetetan. Ainhoa Zamorak sinatu du koreografia. ‘‘Bide berri bat’’ izenburuko lana aurkeztuko dute gazteek taula gainean. Zazpi minutuko iraupena du.

Aurrez aurre beste sei talde izango dituzte: Flowzaic (Londres), Phase T-k (Paris), Special K (Valentzia), Arkopon (Granada), Stylecrax (Alemania) eta Wanted (Paris).

Epaimahaiak erabakia hartzen duen bitartean, kale kulturako beste manifestazio batzuk ikusteko aukera izango da. Bizikleta gainean oreka, trebetasuna eta koreografia nahasten dituen flatlander bat izango da, baita skater-ak eta rollers-ak ere. Beat box-en aritzen den Markooz katalanak ahotsa instrumentu gisa erabiliz sortzen dituen melodiak erakutsiko ditu. Motion graffitti erakustaldia ere aukeran egongo da.

Gainera, kaleko artista ezagunek Xbox 360 kontsola bat kustomizatzea izan dute abiapuntu Euskaldunan jarriko den erakusketan parte hartzeko. Diseinua, estiloa, jolas digitala eta kaleko artea elkartzen dituen 21 piezako bilduma da. Dantzarako gune bat ere egokituko da. LadyFunk DJak jarriko du musika. Ateak 21.00etan irekiko dira eta 22.00etan emango zaio hasiera lehiaketari.



Homenaje a MikelLaboa
I.L.
BILBO

‘‘Bide berri bat’’ es el título de la pieza que presentará Style Fusion creada por Ainhoa Zamora, profesora de danza clásica y contemporánea. «Siempre hay un camino para todo» es el mensaje que la bailarina ha querido trasladar con esta obra que contiene un homenaje a Mikel Laboa.

El grupo vizcaino presentará una coreografía que fusiona hip hop, loocking, danza clásica y contemporánea, un trabajo «corto y dinámico», explica Zamora, que ha elegido también la música. Con todo, ha querido reivindicar la presencia vasca en esta competición, que figura ya como una cita a tener en cuenta dentro del calendario europeo. «Queremos poner de manifiesto que aquí también hay muchos bailarines».


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Euskal Herriko Gazteriaren Kontseilua es ya una realidad
Iritzia
Zuhaitz adaxka gazteak
Jendartea
Inmigrazio Legearen kontrako kolektiboa abian
Mundua
Nazioarteko boikotak dagoeneko Gazako lau gaixo palestinar hil ditu
Jendartea
Operación policial contra Forum Filatélico y Afinsa
Kirolak
McEwen aprovecha la ausencia de Petacchi
Euskal Herria
Batasuna insta a cerrar el diálogo informal para abrir la fase de resolución
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea