GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-05-10
Bidezko merkataritzako azoka egonkorra
·Hilabetero eginen dute Baionako Santespiritu auzoan, lauretatik aurrera

Merkatu alternatibo iraunkor bat antolatu dute hilabetero Baionan, lehen aldiz. Hilabetearen bigarren larunbatetan jarriko dute, eta lehen hitzordua larunbatean izanen da, maiatzaren 13an. Sei eragilek antolatzen dute, eta haietaz arduratzen da Baionako Bidezko Merkatua elkartea.

BAIONA

Egitasmoa 2004. urtean abiatu zuten Baionako Foro Sozialean; han elkartu ziren Ipar Euskal Herrian bidezko merkataritzan ari diren sei eragile. Afrikakolore, Alternatiba eta BABko munduko artisauak elkarteak eta Gatudenda, Han eta Hemen eta Ethiket’Bus dendak zeuden egitas- moaren oinarrian, baina heldu den larunbatetik aurrera jarriko duten merkatuan 20 ekoizletik goiti izanen dira Baionako Bidezko Merkatuan.

Antolatzaile Hartzea Lopezek azaldu zuen: «Bidezko merkataritza normalean herri pobreekin identifikatzen da, baina merkatu honetan ez da hori soilik izanen. Ipar Euskal Herrian badira hainbat ekoizle biologiko edo lekuko ekoizpenarekin, eta horientzat ere egin da Baionako Bidezko Merkatua».

Ekoizleen aniztasunak salgai egonen diren produktuak ugari izatea ekarriko du. Bidezko merkataritzako tokiko ordezkariek bertako ekoizleen produktuak (freskoak eta idorrak) eta jantzietan edo artisautzan ari direnen produktuak jarriko dituzte salgai, eta horiekin batera, osasuneko eta garbitzeko produktuak ere izanen dira. Denetarik egonen da, tokiko produktuekin batera, Asiako, Afrikako eta Ameriketako hainbat ekoizkin ere izanen da-eta.

Merkatu finkoa eta epe luzekoa izatea espero dute antolatzaileek. Hori lortzeko, bidezko merkataritzako merkatua erdigunean izanen da, ahalik eta jende gehiagorengana ailegatu ahal izateko. Horiek hala, Santespiritu auzoan dagoen Errepublika plazan jarriko dute, inguruko denden leku garrantzitsuenean. Hilabeteko bigarren larunbatean izanen da arratsaldeko lauretatik goiti.

Merkatu ikuspuntutik, kalitate oneko materialak eskaintzen saiatuko dira publikoa erakartzeko. Ikuspuntu etikotik, elkartasuna bultzatzen duen jarduera ekonomikoa dela nabarmendu dute.

Merkatuaren lehen hitzordua Bidezko Merkataritzaren Hamabostaldiarekin bat dator. Gizarteak gero eta interes handiagoa baitu gai horren inguruan, eta askotarikoak dira antolatzen diren ekimenak. Merkatua eskualdean sortu den eskariaren epe luzerako eskaintza izatea espero dute.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Euskal Herriko Gazteriaren Kontseilua es ya una realidad
Iritzia
Zuhaitz adaxka gazteak
Jendartea
Inmigrazio Legearen kontrako kolektiboa abian
Mundua
Nazioarteko boikotak dagoeneko Gazako lau gaixo palestinar hil ditu
Jendartea
Operación policial contra Forum Filatélico y Afinsa
Kirolak
McEwen aprovecha la ausencia de Petacchi
Euskal Herria
Batasuna insta a cerrar el diálogo informal para abrir la fase de resolución
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea