GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-05-10
«PSOEk bide errepresiboak indargabetu behar ditu»

GETXO

Arnaldo Otegi, Juan Joxe Petrikorena eta Juan Mari Olanoren kartzelaratzeen harira eginiko salaketagatik Gabriel Elkoro ezker abertzaleko kidearen kontrako epaiketa izan zen atzo Getxoko epaitegietan. Kanpoaldean, 20 bat lagunek elkarretaratzea egin zuten «PSOE errepresiorik ez. Konponbide demo- kratikoa orain» lelopean. Horien artean, Olatz Dañobeitia, Ibon Arbulu eta Mikel Etxaburu egon ziren.

Etxaburuk gogor salatu zuen epaiketa hori, eta PSOEko Gobernuaren «estrategia errepresiboarekin» lotu zuen. «PSOEk iraganeko eskema politikoen baitan bere burua bildu egiten du, PPk antolatutako eskema politiko errepresibo berberean lerrokatzen da, eta prozesua oztopatzeko ahalegin ezberdinak egiten ditu, besteren artean atxiloketak, inkomunikazioa, torturen salaketak, sakabanaketa edota Guardia Zibilak Euskal Herriko errepideetan jarritako kontrolak», nabarmendu zuen mahaikideak.

Horren aurrean, «iraganeko bide errepresiboak» desaktibatzeko eta Euskal Herriak bizi duen egoera berrietara moldatzeko exijitu zion Zapateroren Exekutiboari, gatazka konpontzeko prozesu demokratikoan «urratsak egin ahal izateko».

«Ahalegin guztiak»

Izan ere, mementu politiko honetan irtenbiderako prozesu bati heltzeko baldintza objektiboak badaudela adierazi zuen, baina, bide horretan, aurrerapausoak emateko «halabeharrez baldintza demokratikoak» egon behar direla ohartarazi zuen Etxaburuk. «Prozesu horretan ezker abertzalea ahalegin guztiak egiten ari da, eta beste eragile politikoen jarre-ra, berriz, kontrakoa da», salatu zuen ordezkari abertzaleak.

Martxoaren 30ean Leioako PSEko egoitzara sartu ziren hainbat lagun ezker abertzaleko agintarien atxiloketak salatzeko. Bertako PSEk salaketa aurkeztu zuen orduan Gabriel Elkororen kontra. «Koakzio» eta «okupazio» delituak leporatzen zizkioten. Fiskaltzak «desordena publikoa» leporatu zion, eta, isunaz gain, etxe barruko atxilotzea eskatu zuen.

Epaiketan eskaerari eutsi egin zioten. Hala eta guztiz ere, ekintza baketsua eta isila izan zela berretsi zuten bai defentsaren bai eta akusazioaren lekukoek ere. «Ez zen inolako liskarrik sortu», aditzera eman zuten.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Euskal Herriko Gazteriaren Kontseilua es ya una realidad
Iritzia
Zuhaitz adaxka gazteak
Jendartea
Inmigrazio Legearen kontrako kolektiboa abian
Mundua
Nazioarteko boikotak dagoeneko Gazako lau gaixo palestinar hil ditu
Jendartea
Operación policial contra Forum Filatélico y Afinsa
Kirolak
McEwen aprovecha la ausencia de Petacchi
Euskal Herria
Batasuna insta a cerrar el diálogo informal para abrir la fase de resolución
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea