EH Zuzenean jaialdian laguntzaile aritzeko deia
BILBO
Ekainaren 30etik uztailaren 2ra egingo da Idauze-Mendin Euskal Herria Zuzenean jaialdia, eta, aurreko edizioetan bezalaxe, aurten ere Topaguneak bat egin du ekimenarekin. Hori dela-eta, jaialdia antolatzeko beharrezkoak diren laguntzaileak biltzeko ahalegin berezia egingo du. Izan ere, jaialdi horrek Euskal Herriko gazteen arteko elkar ezagutza eta elkarlana sustatzen duela uste du Topaguneak.Iaz 103 izan ziren Topaguneak bildutako laguntzaileak, gehienak bizkaitarrak eta gipuzkoarrak. Aurten iazko kopuru hori txiki uzteko asmotan daude, eta, horrez gain, ahalegin berezia egingo dute beste herrialdeetako laguntzaileak ere anima daitezen. Informazio gehiago Topagunearen Gazte Sailean lor daiteke (Amaia, 94-6215116 telefonoa edo gazteak2topagunea.com).
|