GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Mundua 2006-05-24
Turkia eta Greziako agintariek istripuak harremanak kaltetu ez ditzan nahi dute
Greziako Karpathos uhartetik hogei bat kilometrora gertatu zen hegazkin-istripua, atzo arratsaldeko ordu batean. Antza, Turkiako pilotua bizirik atera da, hegazkinetik garaiz jauzi eginda, baina Greziako gidaria hil egin da. Bi estatuetako agintariak berehala jarri ziren harremanetan, istripuak bien arteko harremanak kaltetu ez ditzan, orain hamar urte, Egeo itsasoaren kontrola zela-eta, ia gerra hasi zutela ez baitu inork ahaztu. Atzo, badaezpada, elkarri lagundu zioten.

ATENAS

Egeo itsasoa da Turkiaren eta Greziaren arteko harremanetan dauden oztopoetako bat. Ez dira ados jartzen bakoitzaren airegunea norainokoa den zehazterakoan eta askotan gertatzen dira liskarrak, baina gutxitan atzokoa bezain larriak.

Turkiako agintariek eman zuten bertsioaren arabera, Halil Ibrahim Ozdemir pilotuak gidatzen zuen R-F4 arakatze hegazkinak Greziak oztopo egiteko bidalitako aparatu batekin egin zuen talka. Tankerako maniobrak askotan izaten dira Egeo itsaso gainean.

Turkiak helikopteroak eta itsasontziak bidali zituen ezbeharra gertatu zen lekura, salbatze lanetan lagundu zezaten. Bi estatuetako armadetako buruek ere elkarrekin hitz egin zuten, istripua aztertzeko, eta gauza bera egin zuten Atzerri ministroek. Guztien helburua Greziaren eta Turkiaren arteko harremanak ez kaltetzea da, aspaldi honetan hobetze prozesuan baitaude. Biak NATOn sartuta daude, eta Turkiak Europar Batasunean ere sartu nahi du. Egeoko uharteen burujabetzaren eta horien ondoko aireguneen inguruko auzia ez da atzo goizekoa, 80 urte baititu.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Cerraron «Egin» y lo dejaron pudrir
Jendartea
Asamblea de estafados
Jendartea
Prevén el segundo cinturón de Donostia para 2009
Euskal Herria
Hitzarmenerako Mahaiak herriaren presioa eskatu du
Ekonomia
Eraikuntzarako materiala deskargatzen ari zela, langile bat hil da Aiegin
Mundua
Serbia reconoce finalmente el resultado
Kirolak
Bruesa sufrió ante León pero el Gasca le llevó en volandas hasta la ACB
Kirolak
«Vamos a dejarnos el alma y hacerlo lo mejor posible»
Kirolak
Saiz, detenido en una operación antidopaje
Kirolak
«Irujori irabazteko ez zaio bere jokoa egiten utzi behar»
Euskal Herria
El administrador judicial admite que Garzón envió a «Egin» a la ruina
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea