Giza eskubideak guztion kontua dira
Amnesty Internationalek 2005eko txostena aurkeztu zuen atzo. Eta, urtero bezala, epe horretan munduan zehar bildu dituen giza eskubideen urraketak salatu eta deskribatu zituen. Ohikoa denez, Euskal Herriko egoeraz ere badihardu txostenak, baina ez beste batzuetan bezain zabal. Kontuan izan behar da, edonola ere, egiaztatutako kasuak baino ez dituela agertzen AIk, eta Euskal Herrian ETAren atentatuak, esaterako, erakunde armatuak berak aldarrikatzen dituela, Estatuak bere eskubide-urraketak ez bezala. Hartara, ETAren atentatuekin batera, Kon- gresu espainolak negoziazio prozesu bat irekitze alderako aldarrikapena egin izana aipatu du. Gasteizko aurkezpenean, ordea, Amnesty Internationalek ETAren su-etena aipatu eta ontzat jo du. Nolanahi ere, deigarria da aurreko txostenetan aipatu izan dituen eskubide urraketez oraingoan ia ezer ez esatea, hala nola, Lege Antiterrrorista delakoaz, presoak ba- kartuta dituen erregimenaz... Izan ere, ETAren su-etenak eskubide urraketa ugariak bukatzeko bidea zabaldu du, baina herri honetan bizi den edonork badaki beste alde batzuetatik ere bide berari ekin behar diotela, alde bateko su-etena gorabehera, giza eskubideen urraketek badiraute-eta. -
¿Efecto dominó en Kosovo?
Una vez publicados los resutados oficiales del referéndum de Montenegro, de Belgrado reconoció ayer la decisión mayoritaria de los ciudadanos de la república. Sin ocultar que prefería conservar la actual federación, la Presidencia serbia daba carta de naturaleza a la decisión soberana del pueblo de Montenegro. Ahora, los que anteponen las leyes al derecho de decisión de Euskal Herria dirán que es lo que tocaba, que Serbia no puede poner en solfa a la Unión Europea. Lo cierto es que la estigmatizada Serbia da una lección de democracia. Y, aunque sea aventurado hablar de efecto dominó, el acuerdo de protección compartida del patrimonio religioso y cultural anunciado ayer por serbios y kosovares es un paso positivo. -
«Istripua», beste bat
Langile bat, izen-deiturak badituen Angel Leon Lerindarra, hilik gertatu zen atzo goizean Aiegin (Nafarroa), palet batek azpian harrapatuta. Lerrook irakurtzen dituen edonorentzat ez, ordea, haren familiarentzat eta hurbilekoentzat ez bide da ezuste handia. Okertuko ahal gara, bestela ohiko berri izatetik berri ere ez izatera iritsiko baitira horrelako gertakariak. Eta horixe izan beharko litzateke gizartearen helburua: horrelako berririk ez agertzea... gertatzen ez direlako baina. Urteak oraindik bost hilabete ez dituela, hildako langileen kopurua neurrigabea da edonondik begiratuta: hogeita hamalau. Baina printzipioz denok bat gatozen helburu horri begira, jakina da non dagoen erantzukizun nagusia. Eta hitz hutsek ez dute balio. Ez al gara ohituko... konponbidea badelako. -
|