Baionako Sagarno Eguna alkoholkeriaren kontra
BAIONA
Ekainaren 3an izango da Baionako Sagarno Egunaren zortzigarren edizioa. 25 sagardotegik eta beste hainbeste elkartek hartuko dute parte gero eta indar handiagoa hartzen ari den jai egun horretan. Hiruki elkarteak, AEK-k, Gure Irratiak eta Baionako ikastolek antolatzen duten ekimenak ziurtasunaren aldeko eta alkoholismoaren kontrako berritasuna eskainiko du aurten.Alkoholismoaren kontra borrokatzeko, eta, aldi berean, bideetan ziurtasuna bermatzeko hainbat ekimen jarriko dira martxan. Talde bakoitzetik etxerako bueltan gidaria izanen denari eranskailu bat emanen zaio, eta hark sagar zuku bi edalontzi izanen ditu doan. Bestalde informazio mahai bat ere ezarriko da, bertan Alkologia guneko kideek alkoholemia testa egiteko aukera emango dute, eta, bestetik, taxi zerbitzua eskaintzen duten bi enpresen telefonoak emanen dira: Gau Bide eta Label Vie. Horrekin besta egiteko era osasuntsua eskaini nahi dute, eta belaunaldi guztiak elkarrekin gozatzekoa. Zona ezberdinak izanen dira haurrentzat, baita adineko pertso- nentzat ere; azken horientzat itzalean esertzeko tokiak ezarriko dira. Arratsaldeko seietan hasiko da sagardo dastaketa, elkarteek eginiko pintxoek lagunduta. Zortzi eta erdietan Zpeizmukaki taldea izanen da, eta bederatzietan Patxi eta Konpainia, hamaiketan Baionako gaiteroak eta hamaika eta erdietan Zaporen kontzertua.
|