GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-05-24
Unibertsitate eredu propioa aldarrikatu dute
·Eztabaida «integrala» lortzeko eta ikasleen iritzia kontuan izateko eskubidea eta beharra dutela ikusten dute

GASTEIZ

Euskal Herriko unibertsitate ezberdinetako ikasleak Gasteizko Filologia fakultatean bildu ziren atzo, unibertsitate eredu propioaren inguruko eztabaida «integrala» eskatzeko. Egungo unibertsitateen gainean aplikatzen diren prozesu guztien inguruan «eztabaidatzeko» eta beren hitza kontuan izateko «eskubidea eta beharra» dutela aldarrikatu zuten.

Europatik ezarri nahi duten hezkuntza sistema berriari, Bologna prozesuari, «inposizio kiratsa» dariola nabarmendu zuten. Alde horretatik, «herri oso bati eragiten dion oldartzat» jo zuten.

«Galdu ezinezko tren hau» hartu nahi dutela arbuiatu zuten, «desinformazioa, ezjakintasuna eta prozesuarekiko sekretismoa besterik ez dagoen une honetan». Apurka-apurka, eguneroko bizitzan haren lehen ondorioak nabaritzen ari direla esan zuten gazteek. Alegia, euskara gutxiestea, materiaren «degradazioa» edota ikasleen arteko mailakatzea, besteren artean. Horregatik guztiagatik, Hezkuntza Deialdiarekin bat egin zuten.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Cerraron «Egin» y lo dejaron pudrir
Jendartea
Asamblea de estafados
Jendartea
Prevén el segundo cinturón de Donostia para 2009
Euskal Herria
Hitzarmenerako Mahaiak herriaren presioa eskatu du
Ekonomia
Eraikuntzarako materiala deskargatzen ari zela, langile bat hil da Aiegin
Mundua
Serbia reconoce finalmente el resultado
Kirolak
Bruesa sufrió ante León pero el Gasca le llevó en volandas hasta la ACB
Kirolak
«Vamos a dejarnos el alma y hacerlo lo mejor posible»
Kirolak
Saiz, detenido en una operación antidopaje
Kirolak
«Irujori irabazteko ez zaio bere jokoa egiten utzi behar»
Euskal Herria
El administrador judicial admite que Garzón envió a «Egin» a la ruina
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea