Emakume aktore espainolak, prozesuaren alde
MADRIL
Ana Belen, Charo Lopez, Pilar Bardem, Blanca Portillo, Ariadna Gil, Aitana Sanchez-Gijon, Ana Otero eta Lluvia Rojo dira gaur Madrilgo Canovas del Castillo plazan Gobernu espainolaren eta ETAren arteko bakea lortzeko elkarrizketei sostengua adierazteko egingo den elkarretaratzean parte hartuko duten aktoreetako batzuk, atzo jakitera eman zutenez.
Ekimen hori Madrilgo Aktoreen Batasuneko Emakume arloko idazkaritzak bultzatuko du eta hilabete guztietako 24. egunean errepikatuko da, martxoaren 24an ETAren su-etena indarrean jarri zela gogora ekartzeko.
«Bakearen aldeko arrosa zuriak» lemapean loreak eskainiko dizkieteherritarrei «bakearen alde egin dezaten» eskatzeko.
Arratsaldean, berriz, Kongresura joko dute, diputatuei loreak emateko, «bukaeraraino bakearen alde» lan egin behar dutela gogorarazteko.
Horrekin batera, historian zehar bakegintzan emakumeek izan duten garrantzia nabarmentzen duen testu bat irakurri zuten Charo Lopezek, Ana Belenek, Ana Oterok eta Lluvia Rojok.
|