GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-05-24
Prozesuari ekiteko «apartheid»a amaitu behar dela nabarmendu du Batasunak
Prozesu politikoari beharrezkoa den bultzada emateko Alderdien Legea bertan behera uztea ezinbestekotzat jo zuen atzo Pernando Barrena mahaikideak. Irtenbidea lortzeko herritar eta indar guztien oinarrizko eskubide zibil eta politikoak errespetatu beharko direla gaineratu zuen Pernando Barrenak Iruñean.

IRUÑEA

Bihar beteko dira foru eta udal hauteskundeak izan zirela hiru urte, eta prozesuak aurrera egin dezan apartheid politikoarekin amaitu beharra dagoela nabarmendu zuen atzo Iruñean Pernando Barrena Batasuneko mahaikideak.

Patxi Urrutia mahaikidearekin batera egindako agerraldian, duela hiru urte, «lehen aldiz Alderdien Legea hauteskun- de batzuetan aplikatu eta ezker abertzalearen espresio elektorala lehiatik kanpo» utzi zutela gogora ekarri zuen Barrenak.

«Euskal Herri osoko herritar askori eskubide zibil eta politikoak ukatu zitzaizkien, eta jendartearen zati handi bat alboratu zen», gaineratu zuen bozera- maile abertzaleak.

Ordutik hona jazotakoaren balantzea egiteko garaian, zera esan zuen: «Egungo Nafarroako Parlamentua ez da hauteskunde libreen ondorioa, baizik eta 2003ko hauteskundeetan urratu ziren eskubideen ondorioa. Nafarroaren errealitate instituzionala ez da demokratikoa. Udal gehienak eta Parlamentua bera modu irregularrean osaturik daude eta talde guztiek, toki batean edo bestean, berei ez dagozkien hainbat hautetsi bereganatu dituzte», esan zuen Barrenak.

Zentzu horretan, Iruñeko Legebiltzarrean egun UPNk eta CDNk duten gehiengo osoa ezker abertzaleak hauteskunde horretan parte hartze normalizaturik izan ez zuelako dela salatu zuen.

Gehiengo osoa soilik ez, azken hiru urteotan UPNk eroso gobernatzeko ez duela oztoporik izan adierazi zuen Batasuneko mahaikideak: «Legebiltzarrean ezker abertzalea ez dagoenetik ez baitago inor bere eskuin muturreko politika fiskalizatzen duenik. Eroso eta nahi duen bezala aritzen da UPN, oposizioko inork desgaste minimorik ere egin gabe».

Balantze ezin negatiboagoa

Jarduera instituzionalaren balantzea egiteko orduan, ezin daitekeela «negatiboagoa» izan nabarmendu zuen Batasuneko mahaikideak. Alde horretatik, onartu diren aurrekontuak Nafarroako gutxiengoari mesede fiskalak egiteko izan direla salatu zuen Barrenak.

«Ekonomiaren eskuineko filosofia landu dute, errenta handiei mesede egiten dien eta gehiengo sozialari kalte egiten dion fiskalitatea ezarri baitute», azaldu zuen.

Industria arloan, Volkswagenek bizi duen egoera eta EHNren salmenta ekarri zituen gogora Barrenak, eta, horrez gain, euskararen kontrako neurriak, eraikitzaile handien mesedetan egindako etxebizitza politika edo hezkuntzan, migrazioan, nekazaritzan edo gazteria alorretan harturiko neurriak ere aipatu zituen.

«Oso ongi ari dira apartheid politikoa aprobetxatzen eskuin muturrekopolitika martxan jartzeko. Apartheidari eusteko interes handiena dutenak be-ren pribilejioei eutsi nahi dietenak dira», laburbildu zuen Barrenak.

Egoera horri eusteko ahaleginak egiten baldin badituzte ere, «ezer ez aldatzeko eratu zuten autogobernu ponentzia patetikoarekin» egin zuten bezala, apartheida dagoeneko Euskal Herri osoan «sozialki gainditua» dagoela nabarmendu zuen Barrenak.

«Euskal gizartearen gehiengoa ez dago, inolaz ere, horrelakoeskubideen murrizketa eta urraketa sorrarazten duen legearekin ados», esan zuen.

Horrekin batera, Alderdien Legea espresuki ezker abertzalea hauteskundeetatik kanpo uzteko egin zela gogorarazi zuen. «Alderdi politiko bat legez kanpo uzteko neurrira egindako legea da», bota zuen.

«Egoera hau berez onartezina bada, onartezinagoa da oraindik egun bizi dugun egoera politikoan. Ezin da onartu lege horren ondorioz eskubide zibil eta politikoak urratzea. Euskal Herrian martxan jarri nahi den prozesu demokratikoak aurrera egin dezan guztiz beharrezkoa da Alderdien Legeabertan behera uztea».

Aurrerapausoak ematea

Ezker abertzalea marko politikoaren aldaketarako lanean dagoela esan zuen Barrenak, «urteetan» egin izan duten bezala. «Aurrerapausoak eman ditzagun baldintzak sortzen ari dira. Alderdien mahaia osatzeko baldintza sozialak martxan jartzen ari dira, gure herriaren gehiengoak bat egiten duelako behar horrekin», adierazi zuen.

Batasunaren apustua mahai hori ahalik eta lasterren errealitate izatea dela gaineratu zuen buruzagi independentistak: «Horregatik, enplazamendua egiten diegu gainontzeko alderdi politikoei lan horretan konpromisoak har ditzaten».

Halere, egungo apartheid politiko-instituzionala ahalik eta lasterren desagerraraztea ezinbestekotzat jo zuen Barrenak. «Nafarroan, adibidez, Gobernu aldeketa soilik aldaketa politikoa izaten baldin bada izango dugu. Horretarako oinarria nafar guztien iritzi politikoaren, bozka politikoaren eta eskubide zibil eta politikoen errespetua izan beharko da. Independentistak eta ezkertzaleak garen herritarrok barne», azaldu zuen mahaikideak.



Gasteiz Izan: «Volveremos al Ayuntamiento para echar a Alonso»
GARA

GASTEIZ

Ante la prohibición del alcalde de Gasteiz, Alfonso Alonso (PP), a la plataforma abertzale Gasteiz Izan de recurrir al llamado «turno popular» para intervenir este viernes en el pleno del Ayuntamiento, Amparo Lasheras y Blanca Martínez de San Vicente, integrantes de la plataforma, respondieron que «vaya tomando nota el todavía alcalde porque dentro de un año nosotros volveremos al Ayuntamiento y lo haremos para desalojarlo de la Alcaldía. No es una amenaza, pero dentro de un año la izquierda abertzale estará en las elecciones municipales y, por el bien de la ciudad, libraremos a Gasteiz de ser gobernada por el PP y por Alfonso Alonso».

En este sentido, constataron que «en estos tres años sin izquierda abertzale en el Ayuntamiento de Gasteiz no ha habido oposición real al desgobierno del PP y han sido numerosos los temas que han dejado de tratarse».

Tras recordar que cumplieron todos los requisitos establecidos para participar en el pleno y subrayar que es un derecho que les corresponde, denunciaron que «Alfonso Alonso y el PPtienen miedo a las ideas que defiende la izquierda abertzale y les aterroriza que pueda expresar su mensaje en completa libertad».

Por ello, hicieron un llamamiento a los ciudadanos de la capital alavesa a secundar las movilizaciones convocadas en defensa de los derechos civiles y políticos.

El PNV también criticó la prohibición de Alonso, destacando que «no sólo nos encontramos ante una actitud antidemocrática y provocadora, sino ante un posible caso de prevaricación».

«Alfonso Alonso quiere negar un derecho reconocido hace un mes por un decreto de Alcaldía. El PP, una vez más, opta frente al Estado de Derecho por el ‘Estado de Derechas’», señaló el edil jeltzale Unai Grajales.

Junto a ello, el PNV señaló que «hemos manifestado más de una vez nuestra posición contraria a la Ley de Partidos, así como a la decisión que impidió que Gasteiz Izan se presentara en las últimas elecciones municipales».

Protesta en Sestao

Por otra parte, miembros de la plataforma Sestaorekin Bat exigieron la dimisión del edil del PNV Javier Sainz mediante una concentración que realizaron junto a la carpa desde la que se emitía el programa “Boulevard” de Radio Euskadi, cuyo equipo se desplazó hasta esta localidad de Ezkerraldea.

«Un conflicto, una mesa, un proceso»

Pernando Barrena rechazó la propuesta de Aralar de crear una mesa exclusivamente para Nafarroa, destacando que «existe un único conflicto que no sólo afecta a Navarra, por lo que tiene que haber un proceso de resolución único y una mesa única». Arnaldo Otegi, por su parte, durante una entrevista concedida ayer a Euskal Telebista, subrayó que «el proceso de resolución tiene que radicarse en Euskal Herria y no en Madrid, como parece que les interesa especialmente a algunos». -


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Cerraron «Egin» y lo dejaron pudrir
Jendartea
Asamblea de estafados
Jendartea
Prevén el segundo cinturón de Donostia para 2009
Euskal Herria
Hitzarmenerako Mahaiak herriaren presioa eskatu du
Ekonomia
Eraikuntzarako materiala deskargatzen ari zela, langile bat hil da Aiegin
Mundua
Serbia reconoce finalmente el resultado
Kirolak
Bruesa sufrió ante León pero el Gasca le llevó en volandas hasta la ACB
Kirolak
«Vamos a dejarnos el alma y hacerlo lo mejor posible»
Kirolak
Saiz, detenido en una operación antidopaje
Kirolak
«Irujori irabazteko ez zaio bere jokoa egiten utzi behar»
Euskal Herria
El administrador judicial admite que Garzón envió a «Egin» a la ruina
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea