GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-05-24
«Emisora norentzat den, bost axola niri», esan du Miguel Sanzek Legebiltzarrean
Miguel Sanzek atzo egin zuen, EAk hala eskatuta, agerraldia komisio parlamentarioan. Behin eta berriz eman zuen aditzera Nafarroako Gobernuak ez duela zerikusirik FMko lizentzien esleipenarekin, eta emisorez nor jabetzen den axola ere ez zaiola egiten esan zuen. Hala defendatu zuen bere Exekutiboaren «inpartzialtasuna», baita kontratazio mahaiak bere jardunean izandako «autonomia osoa» ere. Hori uste ez dutenei auzitegietara jo dezatela ere esan zien.

IRUÑEA

Nafarroako gobernuburu Miguel Sanzek komisio parlamentarioan azaldu zuen atzo kontratazio mahaiak «erabateko auto- nomia» izan duela FMko lizentzien esleitzeen inguruko proposamena egitean. Exekutiboak Nafarroako Auzitegi Nagusiaren ebazpena bete duela ere ziurtatu zuen segidan ­horrek baliogabetu egiten zuen 1998an egindako kontsezioa­.

EA alderdiak eskatuta egin zuen Sanzek atzo agerraldia komisioan. Bertan, Administrazioak sustatutako «lehiatze prozesu guztietan» izan ei duen «inpartzialtasuna» nabarmendu zuen, eta horietan berak «eragin nulua» izan duela argitu.

UPNko buruzagiak ziurtatu zuen berari ez zaiola batere axola emisora batzuen irabazle nor den, betiere hori arauak betez eta «arrazionaltasunez» egiten bada. Horregatik azaldu zuen ez dela egon, eta ez zuela zertan egon kontratazio mahaiaren jardueren jakinaren gainean. Eta, gainera, aipatu zuen organo horren ondorioak ez zituela ezagutu informea pasatu zuenera arte. Hartan berriz proposatu zuen esleitzea Opuseko Unibertsitateari eta Net 21-i ematea, eta horrek kontseziotik at utzi zuen Euskalerria Irratia, Nafarroako Auzitegi Nagusian helegitea aurkeztu duena, alegia.

Sanzek esan zuenez, bere esku dituen informazioen arabera, tramitazioan dago egun Opuseko Unibertsitateari eta Net 21-i FMko lizentziak behin betiko emateko agindu forala.

2005eko abenduaren 22an Nafarroako Auzitegi Nagusiak emandako sententzia Exekutiboak osotasunean ez duela konpartitzen esan ostean, hauxe gaineratu zuen: «Dena den, horrek berresten du Nafarroako Gobernuak beti izan duen jarrera, eta bertan behera uzten ditu auzi-jartzaileen argumentu guzti-guztiak». Horregatik ez omen zen helegiterik aurkeztea erabaki.

«Jo dezatela auzitegietara»

Sanzek onartu zuen ebazpena betetzearekin bat ez etortzerik izan daitekeela, eta, hala, Gobernuak hartutako jokabidea arbuiatzen dutenei «auzitegietara jo» dezatela esan zien: «Han ikusiko dugu elkar».

EAko Maiorga Ramirez parlamentariak, nolanahi ere, esan zuen «bihurgunetsuegia» izan den prozedura honetan «sentsazio orokorra» dela Nafarroako Gobernua euskarazko irrati bati lizentzia ez emateko edozein aitzakiaren bila ibili dela.

EA: «Ezkutuko prozedura»

Hala, salatu zuen Sanzen Gobernuak aurrera eramandako esleipen prozedura «iluna, ezkutukoa» izan dela. Eta, kontratazio mahaiarentzako informe bat egin zuen Doxa kontsultoriak berak aurretik ere Exekutiboarentzako lan egin izan duela esan ez ezik, aipatu zuen horrek Opuseko Unibertsitatea «lehentasunezko bezero» duela.

Besteren artean, Aralarreko buru Patxi Zabaletak Sanzi helarazi zion prozedura honetan «zentzuzkoena» izango litzatekeela Angel Sanz Barea, Telekomunikazioen zuzendari nagusi ohia, mahaiko presidentziatik kendu izana, bere puntuazioak 1998ko lehiaketan «subjektiboak eta justifikaziorik gabeak» izan zirela salatuta.

UPNko Carlos Garciak, aitzitik, EAri egotzi zion politika egunkarien titularren arabera egin, eta Euskalerria Irratiari lizentzia bat legez kanpo eman nahi izan diola.

Bestetik, EAJko Jose Luis Etxegaraik ere esan zuen Doxak bere bezeroen artean baduela Opuseko Unibertsitatea, eta Iruñean irrati lizentzia bat euskarazko emisora bati ema-tearen aldeko jarrera agertu zuen saioan.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Cerraron «Egin» y lo dejaron pudrir
Jendartea
Asamblea de estafados
Jendartea
Prevén el segundo cinturón de Donostia para 2009
Euskal Herria
Hitzarmenerako Mahaiak herriaren presioa eskatu du
Ekonomia
Eraikuntzarako materiala deskargatzen ari zela, langile bat hil da Aiegin
Mundua
Serbia reconoce finalmente el resultado
Kirolak
Bruesa sufrió ante León pero el Gasca le llevó en volandas hasta la ACB
Kirolak
«Vamos a dejarnos el alma y hacerlo lo mejor posible»
Kirolak
Saiz, detenido en una operación antidopaje
Kirolak
«Irujori irabazteko ez zaio bere jokoa egiten utzi behar»
Euskal Herria
El administrador judicial admite que Garzón envió a «Egin» a la ruina
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea