GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kultura 2006-05-26
Edorta Agirre: «Etxeek ez dute aurki sukalderik izango»
Antropologia, soziologia edo filosofia? Denetik du Edorta Agirrek atzo aurkeztu zuen «Baietz okerreko bidea aukeratu!» saiakerak. Gainera datorkigun gizartearen elikatzeko ohitura makurrak salatzen ditu, gaurkoari buruzko gogoetaren bitartez. Asisko Urmenetak umore tantak jarri dizkio Olariagak maketatu eta Alberdaniak argitaratu duen liburuari.

DONOSTIA

«Biharko etxeek ez dute sukalderik izango. Zertarako jarri sukaldeak inork erabili behar ez baditu? Dena aurretik prestatua jango dugu, jakiak berotu egingo ditugu justu-justu», esan zuen, beste hainbat gauzaren artean, atzo Edorta Agirrek bere liburuaren aurkezpenean.

«Zer ekarriko digu horrek? ­galdetu zuen eta igarle baten tonuan jarraitu zuen­. Elikatzeko orduan orain artean genuen kezka ezabatu egingo da, eta elikadura jatorduetatik kanpo egiten hasiko gara. Arratsaldeko lauretan pintxo bat jan, ilunabarrean saltxitxa bat eta paso egingo dugu. Jatearen liturgia galdu egingo da. Ez da ordutegirik, ez platerik eta ez sardexkarik beharko. Oiloak bezala elikatuko gara. Ez gara, bestalde, jaten dugunaren jabe izango. Ekoizle eta kontsumitzaile itsuak eta analfabetoak izango gara».

Zer da ketchup edo donuts bat?

Biharko elikaduraren panorama beltz hori deskribatzen jarraitu zuen: «Gero eta estaliago etorriko zaikigu jakiak. Zerekin egina dago ketchup saltsa? Zerekin egina dago Coca-Cola? Zer da donuts bat? Etxean egin ezin daitezkeen zerak dira, eta askotan globalizazioaren azpialde zikinaren adierazgarri dira, jan ezin diren animalien zatiak erabiltzen dituztelako. Panorama beltzegia zirriborratzen ari naizela? Ez dira biharko kontuak. Egunero irakurtzen ditugu egoera hau iragartzen duten datuak», adierazi zuen. Kazetari bati erantzunez, onartu egin zuen «label», «bio» edo «eko» etiketa daramaten produktuen gero eta presentzia nabarmenagoa. «Egia da ­esan zuen­. Ez dago inoiz joera monolitikorik. Baina joera nagusia bestea da. Gure labeldun oilaskoak oilandak dira, oilanda samurragoa delako. Egongo dira labeldun produktuak jango duten kontsumitzaileak, bizi maila handia dutenak, baina enpresa handiak jabetuko dira elikaduraren merkatuaz. Dagoeneko McDonalds-en ‘M’a jende gehiagok ezagutzen omen du kristauen gurutzea baino. Egongo da arrain freskoa jango duenik, baina gehientsuenoi lehorrean ekoitzitako arraia emango zaigu», jarraitu zuen Edorta Agirrek.



Lehen lau ordu, orain minutu batzuk
J.A.

DONOSTIAN

Filologoa da ikasketaz Edorta Agirre, itzultzailea ofizioz eta gastronomoa afizioz eta baditu arlo horri buruzko laupabost liburu lehendik. Atzo aurkeztu zuen liburuan ekoizpena, transformazioa, kontsumoa eta banaketa aztertu ditu, eta arlo horietako bakoitzean beste hainbat gai jorratu. Kontsumoarenean, esaterako, “dieta naturala”, “dieta meharra”, “bitaminak gure dietan”, “tokian tokikoak”, “haragi gorriaren kontsumoa jaitsiko”, “haragiaren ordez proteina landarezkoak”, “begetarianismoaren aldekotasunak” eta beste hainbat alderdi aztertu ditu modu laburrean betiere eta Urmenetaren marrazkiren bat lagun duela.

Atzo, hala ere, ez zuen liburuaren edukia xehatu nahi izan, eta bere lanaren markoa-edo agertzen saiatu zen. «FAOk dio orain 50 urte baino okerrago jaten dugula Europan. Mutxikatzeko ohitura ere galtzen ari gara: albondiga eta hanburgesak jaten ditugu ahoarekin lanik ez egitearren, nahiz eta gero gimnasiora joan. Lehen lau bat ordu ematen zituen etxekoandreak jana prestatzen eta gaur hamar minutu», esan zuen Edorta Agirrek.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
«Menos policia, mas cultura»
Jendartea
Pertsona bat kartzela dezakete arinegi gidatzeagatik
Euskal Herria
Permach: «Están estirando mucho de la cuerda»
Euskal Herria
Etxerat exige a PNV, EA y EB que «hagan frente a la violencia estatal o dimitan»
Mundua
Una iniciativa de los presos políticos devuelve la esperanza al pueblo palestino
Kultura
Mikel Laboa precederá a Bob Dylan en el concierto que ofrecerá en Donostia
Kirolak
Izarrez beteriko tropela aurkeztu du Iurreta TEk
Kirolak
La fortaleza en Zurbano salva a un Tau a rachas
Kirolak
«El año pasado también era yo el favorito y al final perdí ante Aimar»
Euskal Herria
Las plataformas anuladas exigen el reconocimiento de sus electos
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea