2006-05-26
Palestina bidegurutzean
Palestinako Aginte Nazionaleko presidente Mahmud Abbasek, palestinarren arteko elkarrizketak hamar eguneko epean akordiorik lortu ezean, 1967ko mugak izango dituen estatu baten gaineko erreferendumera deituko duela iragarri zuen atzo. Iragarpen hori palestinar fakzioen arteko liskarren erdian eta Israelgo presidente Ehud Olmert George Bushekin bildu ondoren egin du. Akordioaren beharra nabarmena da; batetik, Palestinak egoera larri horretatik atera nahi badu, ezinbestekoa baitu gutxienik herritarren arteko liskar bortitzik ez izatea. Eta, bestetik, Abbasek berak salatu duen zentzuan, Israel gustura baitago palestinarren arteko ezinikusiarekin. Olmertek Bushengandik mugak zehazteko edo «berriz marraz- teko» egitasmoa «bakerako urratsa» dela esan zuen, eta haren aholkuak entzundakoan, Abbasekin hitz egiteko prest agertu zen, baina Hamas, Palestinako Gobernuaren buruan dena, baztertuta, Bushek iradoki zion bezala jardunez gero. Hortik palestinarren arteko akordioaren behar gorria. Izan ere, esanguratsua da Olmerten eta Bushen arteko bilera egin eta zenbait ordu geroago Israelgo Armada Ramalara sartu eta lau palestinar hil izana.>>>
Aurreko editorialak
2006-05-25
- La ilegalización, una bomba de relojería
2006-05-24
- Cerraron «Egin» y lo dejaron pudrir
|