GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Iritzia > Editoriala 2006-05-26
Palestina bidegurutzean

Palestinako Aginte Nazionaleko presidente Mahmud Abbasek, palestinarren arteko elkarrizketak hamar eguneko epean akordiorik lortu ezean, 1967ko mugak izango dituen estatu baten gaineko erreferendumera deituko duela iragarri zuen atzo. Iragarpen hori palestinar fakzioen arteko liskarren erdian eta Israelgo presidente Ehud Olmert George Bushekin bildu ondoren egin du. Akordioaren beharra nabarmena da; batetik, Palestinak egoera larri horretatik atera nahi badu, ezinbestekoa baitu gutxienik herritarren arteko liskar bortitzik ez izatea. Eta, bestetik, Abbasek berak salatu duen zentzuan, Israel gustura baitago palestinarren arteko ezinikusiarekin. Olmertek Bushengandik mugak zehazteko edo «berriz marraz- teko» egitasmoa «bakerako urratsa» dela esan zuen, eta haren aholkuak entzundakoan, Abbasekin hitz egiteko prest agertu zen, baina Hamas, Palestinako Gobernuaren buruan dena, baztertuta, Bushek iradoki zion bezala jardunez gero. Hortik palestinarren arteko akordioaren behar gorria. Izan ere, esanguratsua da Olmerten eta Bushen arteko bilera egin eta zenbait ordu geroago Israelgo Armada Ramalara sartu eta lau palestinar hil izana.

Mahmud Abbasen akordio proposamenak 2002. urtean Liga Arabiarrak sostengatu zuen «Saudi Ekimena» du aurrekari, eta ondoren zenbait fakzio palestinarretako hainbat presok ­Hamaseko zenbait tartean­ lortutako akordioa da funtsean. Hala ere, zalantza bat sortzen da akordio horren gainean palestinar herriari kontsultatzeko aukeraz: palestinar guztiei kontsultatuko dieten ala Gaza eta Zisjordaniako biztanleei baino ez. Izan ere, Abbasek ez baitu eskuduntzarik lurralde horietatik kanpo, eta litekeen erreferenduma haietara mugatuko bailitzateke. Beste aukera palestinar guztiek parte hartzea da, baina zalantza da, esan bezala, Abbas eta bere erakundea prest egongo liratekeen horretarako.

Nazioarteko jarrerari dagokionez, Abbasek salatu du AEBek beste herrialde batzuk Palestinako Aginte Nazionalarekin harremanik ez izateko mehatxatu dituela. Demokraziaren «zaindariek», demokrazia beren gustukoa ez denean, muzin egiten diete erraz asko haren printzipioei. Eta zentzu berean ez dugu Europar Batasuna ere ahaztu behar, berdintsu jokatzen baitu terrorismoaren aitzakian, Israelen bortizkeriagatik batere aztoratu gabe. Edonola ere, uste izatekoa da Palestinako gatazkari irtenbide bat aurkitzeko edozein negoziaketatan ezinbestekoa dela Hamasen parte-hartzea. Logika demokratikoan. -


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
«Menos policia, mas cultura»
Jendartea
Pertsona bat kartzela dezakete arinegi gidatzeagatik
Euskal Herria
Permach: «Están estirando mucho de la cuerda»
Euskal Herria
Etxerat exige a PNV, EA y EB que «hagan frente a la violencia estatal o dimitan»
Mundua
Una iniciativa de los presos políticos devuelve la esperanza al pueblo palestino
Kultura
Mikel Laboa precederá a Bob Dylan en el concierto que ofrecerá en Donostia
Kirolak
Izarrez beteriko tropela aurkeztu du Iurreta TEk
Kirolak
La fortaleza en Zurbano salva a un Tau a rachas
Kirolak
«El año pasado también era yo el favorito y al final perdí ante Aimar»
Euskal Herria
Las plataformas anuladas exigen el reconocimiento de sus electos
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea