HERRI KIROLAK Asteasu eta Irañeta nabarmendu dira jardunaldi bikoitzeko asteburuan Iaz amaitu bezalaxe ekin die Asteasuk Herrien Arteko III. Topaketei, garaipena lortuta. Iazko txapeldunek bere gaitasuna erakutsi zuten Oiartzunen igandean jokatutako proban. Irañeta izan zen onena, bestalde, larunbatean Altsasun jokatu zuten Nafarroako kanporaketan. Aurreko urtean baino talde gutxiago bildu ziren bi topaketa horietan, baina horrek ez zion ikuskizunari batere distirarik kendu.