GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Iritzia > Kolaborazioak 2006-05-26
Sonia Perez Anguera - Topaguneko Haur eta Gazte Saileko arduraduna
Oreka, euskalduntzea bermatzeko estrategia

Hizkuntza ereduen gaineko kezka puri-purian dago azkenaldian hezkuntzan. Bigarren Hezkuntzako ikasleen euskararen ezagutza neurtzeko egindako ikerketek sortutako eztabaida eta Eskolak Euskalduntzearen alde egiten ari diren kanpainak horren erakusgarri dira.

Egun irakaskuntzan indarrean dagoen eredu-sistemak ez du euskararen beharrezko ezagutza maila ber- matzen. Ezagutzari dagokionez, eskolaren ekarpena garrantzitsua izan dela aitortu beharra dago, euskararen ezagutza mailan aurrerapausoak eman baldin badira, eskolak zeresan handia izan baitu horretan. Hala ere, eredu-sistema honek gabezia handiak ditu oraindik, EAEn egindako azken neurketek oso garbi erakutsi digute errealitate hori. A ereduko ikasleek ez dute gutxieneko euskararen ezagutzarik, B ereduan ikasitako ikasleen %33k du euskararen ezagutza nahikoa eta D ereduko ikasleen %66k menderatzen du euskara. Beraz, euskal ereduak du ezagutza bermatzeko aukera gehien egun eta, hala ere, D ereduan ikasteak ez du ikaslearen euskalduntzea bermatzen. Errealitate horretan eragiten duten faktoreak asko dira: batzuk, eskolari lotuak eta beste batzuk, ez; eskolak bakarrik ezin baitu ume baten euskalduntze osoa lortu.

Ezagutu eta erabili

Eskolak euskararen ezagutza bermatu dezan, beharrezkoa dugu hori ziurtatuko duen hizkuntza eredua. Gaur egun, D ereduak bakarrik ematen digu berme hori. Halere, hori ez da haurrak eta gazteak euskalduntzeko nahikoa izango. Euskararen benetako ezagutza erabileraren bidez finkatzen da eta egun ez dago euskararen ezagutza eta erabileraren arteko orekarik. Ezagutza eta erabileraren arteko orekan dago datozen belaunaldien euskalduntzearen bermea.

Ezagutza eta erabileraren arteko oreka izan dadin, ezagutza bermatuko duen hezkuntza eredua izateaz gain, euskara eskolatik, eskola orduetatik eta erabilera formaletik ere atera beharra dago. Derrigorrezko hezkuntzan haur edo gazte batek pasatzen duen urteko denboraren proportzioa guztira esna dagoen denboraren %12 baino ez dela kontuan hartuz, gainontzeko denbora (denbora librea) bestelako esparru batzuek eskaintzen dizkioten jardueretan igarotzen ditu haur edo gazteak, adin eta zaletasunen arabera bat edo beste nagusituz: haurtzaroan, familia; gaztetan, lagunartea, bikotekidea, kirol eta aisialdi taldeak, lana... Esparru guztiek dute garrantzia eta denak euskalduntzea ezinbestekoa izango da haur eta gazteak euskalduntzeko.

Aisialdian, hizkuntzaren erregistro ez formalak lantzen dira nagusiki, egoera bakoitzerako erregistroak moldatuz (familiarako, jolasteko, lagunarterako, haserretzeko, ligatzeko...). Komunikazio aukera berriek hizkuntzarekiko motibazioan eragin zuzena dute eta horrek, era berean, erabilera eta gaitasunean. Hizkuntza baten jabe izateko, hau da, hizkuntza bat ezagutu eta hiztun komunitateko kide izateko, norbanako horrek darabiltzan funtzio sozial guztietan komunikatze- ko gaitasuna izan behar du eta, beraz, ezinbestekoa da erabilera askeko esparruetan moldatzeko gai izatea. Erabilera bultzatzea eremu horietan hiztunak sortzeko ahalegina ere bada.

Aisialdiaren esparrua aipatzean bidezkoa iruditzen zait esparru horretan gizarte ekimenak izan dituen eta egun dituen garrantzia eta eragina azpimarratzea. Hainbat dira eskolaz kanpoko esparruetan urteetan lanean diharduten elkarte, erakunde eta taldeak. Horiek guztiek eskolaz kanpoko esparru guztietan euskararen erabilera lantzeko ahalegina egin dute. Horrela hizkuntzaren funtzio eta balio instrumentala garatzen da. Erabilera gaitasuna esparru batetik bestera zabalduz joango da.

Sormena eta elkarlana

Hurrengo belaunaldien euskalduntzea bermatzeko ezinbestekoa da euskararentzat esparru eta eremu berriak eskuratzea. Esparru guztietan haur eta gazteei zuzenduriko euskarazko ekintzak, zerbitzuak eta produktuak ugaritu behar dira, euskarazko eskaintza erakargarria egitea, euskara erakargarri eta baliagarria bihurtuz. Hori bultzada handia izango da ezagutza eta erabileraren arteko oreka izan dadin. Norabide horretan egin beharreko lanean bi gako nagusi aipatuko nituzke: bide berriak zabaltzeko sormena erabiltzea, eta esparru guztien garrantzia azpimarratuz, eragileen arteko elkarlaneko formulak lantzea, bestetik. Esparru guztietako eragileen lana eta indarrak garrantzi- tsuak dira horretarako.

Guk, lan horretan jarraituko dugu, elkarlana landuz. Eskolak euskaldundu egin behar ditugu, euskara erabiltzeko gai diren haur eta gazteak izan ditzagun eta, horregatik, eman dio babesa Topaguneak Bai Eskolak Euskalduntzeari kanpainari. Horrekin batera, aisialdian haur eta gazteek euskara erabili dezaten guneak eta aukerak sortzen jarraituko dugu, erabiltzen dena galtzen ez delako. -


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
«Menos policia, mas cultura»
Jendartea
Pertsona bat kartzela dezakete arinegi gidatzeagatik
Euskal Herria
Permach: «Están estirando mucho de la cuerda»
Euskal Herria
Etxerat exige a PNV, EA y EB que «hagan frente a la violencia estatal o dimitan»
Mundua
Una iniciativa de los presos políticos devuelve la esperanza al pueblo palestino
Kultura
Mikel Laboa precederá a Bob Dylan en el concierto que ofrecerá en Donostia
Kirolak
Izarrez beteriko tropela aurkeztu du Iurreta TEk
Kirolak
La fortaleza en Zurbano salva a un Tau a rachas
Kirolak
«El año pasado también era yo el favorito y al final perdí ante Aimar»
Euskal Herria
Las plataformas anuladas exigen el reconocimiento de sus electos
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea