GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-05-26
UEUk sorburura joko du Iparraldeari omen egiteko
UEUren udako ikastaroek 34. edizioa betetzen dute aurten, eta hainbat berritasunez beterik datoz, bai gaitegiari dagokionez, baita egiturari dagokionean ere. Uztailaren 3tik 21era bitartean egingo dira Eibar, Baiona eta Iruñean, eta guztira 27 ikasgai eta hainbat saio osagarri eskainiko dituzte hiru hirietan.

IRUÑEA

Uztailaren 3tik 21era bitartean izango da Eibar, Baiona eta Iruñean Udako Euskal Unibertsitateak antolatzen dituen udako ikastaroen 34. edizioa, Iruñean egingo den 30. edizioa da, hain zuzen ere.

Urtero bezala, hainbat arlotako ikasgai anitzak ekarriko dizkigute jardunaldi horiek, «formatu bereziko» bost (guztiak goizez soilik eta profesionalei zuzenduak baitira) Eibarren, hamar Baionan eta hamabi Iruñean. Agian hortik dator berritasunik nabarmenena, aurten lehen aldiz egingo baitira ikastaroak Baionan, Louix de Foix lizeoan, hain justu ere. Nolanahi ere, UEUko kide Lore Erriondok eta Irati Iciarrek adierazi zutenez, datorren urterako Biarritzera itzultzeko asmoa dute.

Horrez gain, Baionako ikastaroen datak ere atzeratu egin dituzte pixka bat (uztailaren 10etik 14ra egingo dira; Jazzaldiarekin bat egingo dute), eta, era horretan, Eibarkoak (UEU-ren egoitzan) izango dira lehenengoak, uztailaren 3tik 7ra bitartean. Bi kideek gogora ekarri zutenez, iaz ekin zioten Eibarren ikastaroak antolatzeari, eta aurten «horri eustea» erabaki dute. Iruñeko ikastaroak, azkenik, uztailaren 17tik 21era bitartean izango dira, urtero legez, Larraona ikastetxean.

«Sustraia (ber)piztu»

Hitz joko horixe izango da bai aurtengo udako ikastaroen bai kanpaina osoaren lelo nagusia. Horren helburua, atzo Erriondok eta Iciarrek adierazi zutenez, UEUren sorrera gogora ekartzea eta horri gorazarre egitea da: «Ez baitugu ahazten ezta ahaztuko ere euskal unibertsitate hau Ipar Euskal Herrian jaio zela 70eko hamarkadan, han ezagututako gazteria dinamismo eta iraultzailearekin bat eginez». Era horretan, omenaldia egin nahi die UEUk bai eremu horri baita ibilbide osoari ere.

Hasierako bizitasun hori bera aldarrikatu eta gizarteratu nahi du, «berpiztu» Erriondoren hitzetan, UEUk aurtengo edizioan, eta horretarako kolore bizi bat, arrosa, baliatu du, Kukuxumusuk eginiko argazkiarekin batera.

Urtero bezala, literatura, arte eta beste hainbat esparrutako adituak bildu ditu UEUk.



Las universidades navarras ofertan cursos de verano en Tutera e Iruñea
GARA

IRUÑEA

Al igual que la UEU, otras dos universidades afincadas en Nafarroa, la UPNA y la UNED, han dado a conocer sus respectivos cursos para la temporada estival.

Por una parte, la Universida Pública de Navarra ha ofertado siete nuevos cursos que se desarrollarán en los meses de junio, julio y agosto en Tutera e Iruñea. La primera de las materias que se impartirá tendrá lugar entre el 26 y el 28 de junio, y versará sobre el empleo y las personas con discapacidad. El resto de cursos se impartirán en la Ciudadela de Iruñea y abordarán temas como la multiculturalidad (“La escuela multicultural en Navarra”), la pobreza (“El hambre la pobreza y la seguridad alimentaria”), China (“Verano en China: un fascinante viaje por el País del centro”), la informática (“Calidad del software”), la juventud (“Jóvenes: identidad, relaciones intergeneracionales y cambio social”), y los medios de comunicación (“Cultura cívica y responsabilidad de los medio de comunicación”).

Por su parte, la Universidad de Educación a Distancia (UNED), ha programado cursos sobre teatro y moda, en su centro de Tutera.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
«Menos policia, mas cultura»
Jendartea
Pertsona bat kartzela dezakete arinegi gidatzeagatik
Euskal Herria
Permach: «Están estirando mucho de la cuerda»
Euskal Herria
Etxerat exige a PNV, EA y EB que «hagan frente a la violencia estatal o dimitan»
Mundua
Una iniciativa de los presos políticos devuelve la esperanza al pueblo palestino
Kultura
Mikel Laboa precederá a Bob Dylan en el concierto que ofrecerá en Donostia
Kirolak
Izarrez beteriko tropela aurkeztu du Iurreta TEk
Kirolak
La fortaleza en Zurbano salva a un Tau a rachas
Kirolak
«El año pasado también era yo el favorito y al final perdí ante Aimar»
Euskal Herria
Las plataformas anuladas exigen el reconocimiento de sus electos
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea